HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Iker eta Ane dira izenik...

2003/10/09ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) Ponte izen ohikoenak



Iker eta Ane dira izenik ohikoenak azken hiru urteotan



Gurasoek izen euskaldunak eta arruntak aukeratzen dituzten



Ane eta Leire dira 1996tik lehenengo eta bigarren postuan dauden emakumezkoen ponte-izenak, 2000 eta 2002 artean Euskal AEn izandako jaiotzen inguruan Eustatek emandako informazioaren arabera. Ondoren, Maria, Nerea, Irati, Maider, Maialen, Paula eta Ainhoa daude, aldakuntza txikiekin.


Jon, berriz, ez da jadanik gurasoen mutil izenik gustukoena eta Ikerren atzetik kokatu da, bigarren postuan. Horien atzetik, ohikoenak Unai, Mikel, Ander, Asier, Aitor, Julen eta Xabier dira.


Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo konposatu bat onartzen dituen arren, gurasoek bakun bakarra aukeratzen dute.


Ehun izen ohikoenen zerrendan, Jon Ander konbinazioa besterik ez da agertzen mutilentzat; neskentzat, aldiz, ez dira agertu ere egiten beste garai batean hain ohikoak izan ziren Maria izenarekin osatutako izen konposatuak.



Izen beraren grafia desberdinak

Izen euskaldunak nagusitu dira eta batzuk, idazkera desberdinekin erregistratzen dira, esate baterako, Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritza-Haritz. Izena bi eratara idazteko kasu horiek guztiak, Haritz salbu, 100 ohikoenen barruan daude.


Maria eta Mirenen kasuan izan ezik, izen beraren forma euskalduna gailendu da erdaldunaren aldean; horrela gertatzen da Ane eta Ana, Xabier eta Javier, Jon eta Juan, eta Mikel eta Miguel izenekin.


Informazio hau lortzeko erabilitako iturriak izenak letra larriz eta azenturik gabe jasotzen dituenez, kasu batzuetan ezinezkoa izan da izena euskaraz edo gaztelaniaz dagoen jakitea, azentua baita sailkatzeko elementu bakarra. Halakoetan, bi aukerak batera adierazi dira (Maria/María, Sofia/Sofía, Adrian/Adrián, Martin/Martín).


2002ko jaiotzen estatistikan, 1.190 neska izen jaso dira eta 1.005 mutil izen. Horietatik, 773 neska izen eta 677 mutil izen behin bakarrik agertzen dira eta horien artean, izen txinarrak, afrikarrak, arabeak, italiarrak, anglosaxoniarrak eta abar daude.










Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Iker eta Ane dira izenik ohikoenak azken hiru urteotan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Nombres de pila más frecuentes
Eguneratze data : 
2003/10/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002407_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali