2003/11/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003KO URRIA



Industri prezioak %0,4 igo ziren 2003ko urrian



Industria-prezioen urte arteko hazkundea (2003ko urria 2002ko urriaren aldean) %1,3koa izan zen.


Euskal AEko industri prezioak %0,4 igo dira 2003ko urrian, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %1,3 hazi da. Beste alde batetik, urteko lehen hamar hilabeteetako industria-prezioen bilakaera %1,0 hazi da, aurreko abenduaren aldean.





Sektorekako azterketa xehatuak agerian uzten du, urrian, honako hauek izan direla inflazionistenak aurreko hilaren aldean: petrolioa fintzea (%1,8), kautxua eta plastikoa (%0,8), energia elektrikoa, gasa eta ura (%0,6) eta larruaren eta oinetakoen industria (%0,6) sektoreak, besteak beste. Bestalde, urrian prezioen beherakada izan duen sektore bakarra garraio-materiala izan da, %0,1eko jaitsierarekin.


2002ko urriaren eta 2003ko urriaren bitarteko epean, preziohazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: metalezko eta ezmetalezko meak (%4,9), elikagaiak (%3,5), makineria (%2,8), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%1,9) eta garraiomateriala (%1,9) sektoreei. Kontrako noranzkoan, urte arteko hazkunde-tasa negatiboak izan dituzte petrolio fintzea (%-3,9), kautxua eta plastikoa (%-0,4) eta ehungintza eta jantzigintza (%-0,4) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urrian, aurreko hilaren aldean, honako aldakuntzak izan dira prezioetan: bitarteko ondasunen prezioak %0,7 igo dira, kontsumoondasunenak %0,2 eta ekipoondasunen prezioak, berriz, %0,1 jaitsi dira.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak ageri dituzte urte arteko aldian (2003ko urria, 2003ko urriaren aldean): prezio-igoerarik handiena kontsumo-ondasunetan (%2,3) gertatu da; ondoren, ekipo-ondasunetan (%1,9); eta bitarteko ondasunetako prezioek igoera arinagoa izan dute, %0,5ekoa.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 34-945-01 75 14. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,4 igo ziren 2003ko urrian

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002418_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali