2004/02/27ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO URTARRILA




Industri prezioak %0,6 igo ziren 2004ko urtarrilean



Industria-prezioen urte arteko hazkundea (2004ko urtarrila 2003ko urtarrilaren aldean) %0,1ekoa izan zen.


Euskal AEko industri prezioak %0,6 igo dira 2004ko urtarrilean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,1 hazi da.






Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko urtarrilean, larruaren eta oinetakoen industria (%2,9), petrolioa fintzea (%2,6), bestelako manufakturak (%1,5), ez-metalezko industria (%1,1) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%0,8) adarrek, besteak beste, gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte urtarrilean: papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,7), kautxua eta plastikoa (%-0,4) eta ehungintza eta jantzigintza (%-0,2) sektoreak.


Urte arteko aldian (2004ko urtarrila, 2003ko urtarrilaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: makineria (%1,6), kimika-industria (%1,6), metalgintza eta metalezko gaiak (%1,5), ez-metalezko industria (%0,6) industria elektrikoa (%0,6) eta zurgintza (%0,6) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte petrolioa fintzea (%-7,1), ehungintza eta jantzigintza (%-1,4), kautxua eta plastikoa (%-0,7), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-0,6) eta bestelako manufakturak (%-0,6) sektoreetako prezioek.



Ohar metodologikoa:


2004ko urtarrileko Industri Prezioen Indizea 2000 oinarri berriarekin egin da, 1995 oinarriari jarraituz. Oinarri aldaketa honek, beste abantaila batzuen artean honakoa dakar: Euskal AEko industria-sektoreko enpresa informatzaileen ordezkatze-panela eguneratzea, enpresa-kopurua eta sektore-estaldura nabarmen gehituz.


2000 oinarri berria laster estekatuko da aurreko 1995 oinarriarekin, industri prezioen indize honek 1995etik ematen dituen hileroko, hiruhileroko eta urteroko datuen jarraipena etenik gabe egin ahal izateko. Industria-sektore handiei dagozkien urtarrileko serie estekatuak eta datuak erabiltzaileen eskura izango dira datorren astetik aurrera EUSTATen web orrian.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 14-945 01 75 14. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,6 igo ziren 2004ko urtarrilean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002494_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali