2004/01/23ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003KO ABENDUA



Industri prezioek bere horretan iraun zuten 2003ko abenduan



Datu horiekin, industria-prezioen urte arteko %0,7ko igoerarekin itxi da 2003ko ekitaldia.


Euskal AEko industri prezioek bere horretan iraun dute (%0,0) 2003ko abenduan, EUSTATek landutako datuen arabera. Abenduko datu horiekin, industri prezioak 2002ko %2,4tik 2003ko 0,7ra desazeleratu dira.








Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, abenduan, kimika-industria (%0,6), kautxua eta plastikoa (%0,6), metalgintza eta metalezko gaiak (%0,6), elikagai-industria (%0,4) eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%0,3) adarrek, besteak beste, gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte abenduan: petrolioa fintzea (%-2,8), metalezko eta ez-metalezko meak (%-1,6), larruaren eta oinetakoen industria (%-0,6), zurgintza (%-0,1), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,1), eta garraio-materiala (%-0,1) sektoreek.



Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, aurreko hilaren aldean, bitarteko ondasunak %0,1 jaitsi dira, kontsumo-ondasunak %0,2 igo dira eta ekipo-ondasunek ez dute aldaketarik izan prezioetan (%0,0).



URTEKO BALANTZEA 2003


2003ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: makineria (%2,5), kimika-industria (%2,0), elikagai-industria (%1,8) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%1,7) sektoreei. Kontrako noranzkoan, 2003an urte arteko tasa negatiboak izan dituzte petrolioa fintzea (%-4,7), ehungintza eta jantzigintza (%-1,8), larruaren eta oinetakoen industria (%-1,8) eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%-1,6) sektoreetako prezioek.


Helburu ekonomikoka izandako bilakaeretan, hiru ondasun-taldeek izan dute zeinu positiboa, aldeak badiren arren bakoitzaren urte arteko bilakaeran (2003ko abendua, 2002ko abenduaren aldean); ekipo-ondasunen balioak %1,6 igo dira, kontsumo-ondasunenak %1,2 igo dira; eta bitarteko ondasunenak, berriz, %0,3 igo dira aldi honetan.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 14-945 01 75 14. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioek bere horretan iraun zuten 2003ko abenduan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002477_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali