2003/12/23ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003KO AZAROA



Industri prezioek bere horretan iraun zuten 2003ko azaroan



Industri prezioen urte arteko igoera (2003ko azaroa, 2002koarekin alderatuta) % 1,4koa izan da.


Euskal AEko industri prezioek bere horretan iraun dute (% 0,0) 2003ko azaroan, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 1,4 hazi da. Beste alde batetik, urteko lehen hamaika hilabeteko bilakaerak —hau da, aurreko abendutik izandako bilakaerak— % 0,7ko handitzea dakar.





Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, azaroan, energia elektrikoa, gasa eta ura (% 1,0), metalezko eta ez-metalezko meak (% 0,5), kautxua eta plastikoa (% 0,5), elikagai-industria (% 0,2) eta bestelako manufaktura-industriak (% 0,2) adarrek, besteak beste, gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte azaroan: ehungintza eta jantzigintza (% -2,7), larruaren eta oinetakoen industria (% -1,9), kimika-industria (% -0,7), eta ez-metalezko industria (% -0,4).


2002ko azaroaren eta 2003ko azaroaren urte arteko epean, prezio-hazkunderik handienak metalezko eta ez-metalezko meak (% 5,2), petrolioa fintzea (% 3,1), makineria (% 2,8), eta elikagai-industria (% 2,0) sektoreenak izan dira. Kontrako noranzkoan, urte arteko hazkunde-tasa negatiboak izan dituzte ehungintza eta jantzigintza (% -2,3) eta larruaren eta oinetakoen industria (% -0,3) sektoreetako prezioek.


Ondasunek helburu ekonomikoaren arabera duten sailkapenari behatzen badiogu, hiru ondasun-taldeek bere horretan iraun dute azaroan, baina abenduaz geroztik hazkunde hauek izan dituzte: ekipo-ondasunek % 1,6koa, kontsumo-ondasunek % 1,2koa, eta bitarteko ondasunek % 0,3koa.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak ageri dituzte urte arteko aldian (2003ko azaroa, 2002ko azaroaren aldean): prezio-igoerarik handiena ekipo-ondasunetan (% 2,1) gertatu da; ondoren, kontsumo-ondasunetan (% 1,5); eta bitarteko ondasunetako prezioek, aldiz, igoera neurritsuagoa izan dute (% 1,2).







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 14-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioek bere horretan iraun zuten 2003ko azaroan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002440_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali