2004/01/08ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2003KO AZAROA



Euskal AEko eraikuntzako kostuek % 0,1 behera egin zuten, 2003ko azaroan



Urte arteko hazkunde-tasa (2003ko azarokoa, 2002ko azarokoarekin alderatuta) % 2,5ekoa izan da.


2003ko azaroan, % 0,1 urritu zen Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea, aurreko hilaren aldean, eta, horrenbestez, hil horretako urte arteko tasa % 2,5ekoa da, Eustatek eskainitako datuen arabera. Urteko lehenengo hamaika hilabeteko tasak, aurreko abenduaren gainean, % 2,4ko igoera izan du.




Urte arteko aldian (2003ko azaroa, 2002ko azaroaren gainean), lan-eskuaren kostua % 5,8 handitu da; lehengaien kostuak, berriz, % 0,2 hazi dira.


Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute. Biek hala biek % 0,1eko gutxitzea izan dute, aurreko hilaren gainean. Azpisektore bi horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ikusiko dugu biak hazi direla, neurri berean ez bada ere: eraikuntzako kostuak % 2,3 hazi dira, eta obra zibilekoak, aldiz, % 3,1.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2003ko azaroan, hauek izan dira inflazio-tasarik handienekoak: energia elektrikoa (% 1,6), garbitzeko eta txukuntzeko materialak (% 0,7), plastikozko hoditeria (% 0,7), bulegoko materiala (% 0,5) eta burdina eta altzairua (% 0,4). Aitzitik, hileko batez besteko prezioetan murrizketak izan dituzte laneko arropak (% -3,9), karea, igeltsua eta eskaiola (% -2,6), beira (% -1,8) eta leherkariak eta gasak (% -1,3) lehengaiek.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 017 505. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzako kostuek % 0,1 behera egin zuten, 2003ko azaroan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2003
Eguneratze data : 
2004/01/08
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002443_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali