2004/02/27ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO URTARRILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %2,0 igo ziren 2004ko urtarrilean



Azken hamabi hilabeteetan (2004ko urtarrila, 2003ko urtarrilarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuek %1,9ko gehikuntza izan dute.



2004ko urtarrilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %2,0 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urtarrilerako urte arteko tasa %1,9ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.


2004ko urtarrilean, lan-eskuaren kostua %4,0 handitu da; lehengaien kostuak, berriz, %0,6.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera berdina izan dute: aurreko hilaren aldean %0,6 igo da Eraikuntza eta beste horrenbeste Obra Zibileko lehengaien kostuak ere. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, zeinu desberdineko ibilbideak izan dituztela ikusiko dugu: eraikuntzako lehengaien kostuak %0,7 hazi dira, eta obra zibilekoak, aldiz, %-0,2ko jaitsiera izan dute.


Urtarrilean prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan dituzte: produktu asfaltikoak (%3,3), garbitzeko eta txukuntzeko materialak (%2,9), ateratze-agregatuak (%2,5), burdina eta altzairua (%2,3) eta leherkariak eta gasak (%2,2) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan dituzte bulego-materiala (%-2), pinturak eta bernizak (%-0,8) eta plastikozko hoditeria eta isolatzaile termikoak (%-07) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: garbitasuneko eta gorputz-garbitasuneko materialak (%7,9), karea, igeltsua eta eskaiola (%6,4), burdina eta altzairua (%4,9), metalezko hoditeria (%3,4) eta ateratze-agregatuak (%2,4) lehengaiek. Aitzitik, urteko arteko prezioetan (2004ko urtarrila, 2003ko urtarrilaren gainean), murrizketak izan dituzte produktu asfaltikoak (%-10,8), petroliotik eratorritako produktuak (%-8,9), laneko arropak (%-4,4), energia elektrikoa (%-3,8) eta plastikozko hoditeria eta isolatzaile termikoak (%-3,3) lehengaiek.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %2,0 igo ziren 2004ko urtarrilean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002492_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali