HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2003ko hirugarren hiruhilekoan,...

2004/03/15eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2003ko hirugarren hiruhilekoa



2003ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontza gutxiago izan ziren 2002ko aldi berean baino




2003ko uztailean, abuztuan eta irailean 3.376 ezkontza kontatu ziren.



2003ko uztailean, abuztuan eta irailean 3.376 ezkontza kontatu ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %7,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurralde historikoka, bizkaitarrek 1.728 ezkontza ospatu zituzten, gipuzkoarrek 1.029 eta arabarrek 456. Euskal AEz kanpo bizi diren egoiliarren kasuan, ezkontzak 163 izan ziren.



Uztaila da ezkontzeko hilabeterik gustukoena



Uztailean ospatu ziren ezkontza gehien (1.344), irailean 1.315 izan baitziren. Bestalde, oraingoan ere, abuztuan ospatu dira ezkontza gutxien (717).



Hiruhileko honetan nabarmen hasi dira Elizan ospatu diren ezkontzak. Neguko hilabeteetan ezkontzen erdia baino gehiago zibilak izan ziren arren, hiruhileko honetan ospakizunen %71,2 erlijiosoak izan dira. Araban ezkontza kanonikoak %64,3 izan ziren, Gipuzkoan %68 eta Bizkaian %73,6.



2003ko hirugarren hiruhileko horretako 3.376 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 3.255 gizonezko eta 3.334 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 3.099 senarrentzat (%95,2), lehen ezkontza izan zen; 20 alargun eta 136 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa eta gizonezkoena antzekoak izan ziren: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 3.179 (%95,4) izan ziren; alargunak, 10; eta dibortziatuak, 145.



Ezkontzak ezkontideek ezteiegunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %61,3k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, ehuneko hori %40,6ra jaitsi zen.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: 49-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontza gutxiago izan ziren 2002ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2004/03/15
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002503_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali