HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2003ko laugarren hiruhilekoan,...

2004/06/18eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2003ko laugarren hiruhilekoa



2003ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibil gehiago izan ziren 2002ko aldi berean baino



Ezkontzen guztizkoa, aldiz, apur bat jaitsi zen.



Hiruhileko honetan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean eta 2002ko 953tik 2003ko 1.014ra pasa ziren, Eustaten datuen arabera. Normalean urteko azken hilabete horietan (%47,9) udakoetan (%28,5) baino ezkontza zibil gehiago izaten da eta udakoetan ospatzen dira urte guztiko 10 ezkontzatik 4. Ezkontzen guztizkoa, ostera, jaitsi egin zen apur bat.



2003ko laugarren hiruhileko horretako 2.117 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 2.042 gizonezko eta 2.092 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 1.877 senarrentzat (%91), lehen ezkontza izan zen; 20 alargun eta 145 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoena baino zertxobait altuagoa izan zen: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 1.939 (%92,7) izan ziren; alargunak, 13; eta dibortziatuak, 140.



Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, 2003ko laugarren hiruhilekoan, senarren artean, %71k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %54,1ek. Proportzio horiek altuagoak dira aurreko urteko hiruhileko berekoak baino.



Euskal AEko egoiliarren ezkontzak 9.867 izan ziren eta hemendik kanpo egindako ezkontzen datuen faltan, 79 ezkontza gehiago izan ziren aurreko urtean baino. Ezkontza zibilen proportzioa 2002koa baino altuagoa izan zen eta guztizkoaren %38,4 hartu zuen.


Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2003 urtean senarren %66 eta emazteen %47 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren eta aurreko urtean baino ehuneko altuagoak izan ziren.







Iturria: EUSTAT





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: 49-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibil gehiago izan ziren 2002ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2004/06/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002596_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali