2004/06/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2004KO MAIATZA



Bidaiarien sarrerak %15 eta gaualdiak %14 gehitu ziren 2004ko maiatzean



Atzerriko bidaiarien sarrerak %23 gehitu ziren eta estatuko bidaiarienak %12.



2004ko maiatzean, Eustatek eskainitako datuen arabera, 159.783 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 20.000 sarrera gehiago, hau da, %15eko gehikuntza. Hiru lurralde historikoetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: Bizkaian %23, Araban %13 eta Gipuzkoan %8, 2003ko maiatzeko datuen aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %12 igo ziren eta atzerritik etorritakoenak, ostera, %23. Estatutik etorritako bidaiariak zein atzerritarrak gehiago izan ziren hiru herrialdeetan: Araban (%13 eta %14, hurrenez hurren), Bizkaian, batez ere asko gehitu ziren atzerriko bisitariak, (%16 eta %40) eta Gipuzkoan (%6 eta %12).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, ugaritu egin ziren autonomia-erkidego gehienetatik etorritakoak, eta nabarmen gehitu ziren Madrildik, Kataluniatik, Valentziatik, Aragoitik, Asturiastik, Gaztela eta Leondik eta Euskal AEtik bertatik eta Nafarroatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik, Italiatik, AEB-Kanadetatik eta Iberoamerikatik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, Portugaldik eta Suediatik etorritakoak.


2004ko maiatzean erregistraturiko gaualdiak 288.706 izan ziren, hau da, iazko maiatzaren aldean %14ko gehikuntza eta ia 36.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera desberdina baina positiboa izan zuten hiru lurraldeetan: %23 igo ziren Bizkaian, %10 Gipuzkoan eta %2 Araban.


Euskal AE osotara hartuta, maiatzean bidaiarien batez besteko egonaldia (%-1) apur bat murriztu zen, aurreko urteko hil beraren aldean. Indizea hazi egin zen Gipuzkoan (%2), Bizkaian bere horretan iraun zuen (%0) eta Araban murriztu egin zen (%-10), urte arteko baliotan.


Plazakako betetze-maila %9 igo eta iazko maiatzeko %43,64tik aurtengo maiatzeko %47,41ra pasa zen. Euskal AE osotara hartuta, gelakako betetze-maila ere %8 hobetu zen eta 2003ko maiatzeko %55,44tik aurtengo maiatzeko %59,62ra pasa zen.



Nekazalturismoa: gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%7) eta gaualdiak (%9)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 6.666 bidaiari-sarrera zenbatu ziren maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %7 gehiago: %23 ugaritu ziren Araban, %10 Gipuzkoan, eta %3 Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %6 gehitu ziren Euskal AEn: %26 gehitu ziren Araban, %9 Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, %6 gutxitu ziren. Atzerritikoak %17 ugaritu ziren Euskal AE osoan; nabarmen gehitu ziren Bizkaian (%42), neurritsuago Gipuzkoan (%11) eta jaitsi egin ziren Araban (%-9).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 15.908 izan ziren maiatzean, 2003ko hil berean baino %9 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan ziren herrialde guztietan: Araban %10 hazi zen, Gipuzkoan %9 eta Bizkaian, %7.


Bidaiariko batez besteko egonaldia duela urtebeteko 2,36 egunetik aurtengo maiatzeko 2,39ra luzatu zen; Bizkaian luzatu egin zen, Araban laburtu eta Gipuzkoan mantendu.


Plazen betetze-maila, azkenik, apur bat (%2) igo zen, Gipuzkoako (%9) eta Bizkaiko (%2) gorakaden eraginez; Araban, ostera, %13 murriztu da.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %15 eta gaualdiak %14 gehitu ziren 2004ko maiatzean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002597_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali