2004/03/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2004KO OTSAILA



Bidaiarien sarrerak %20 gehitu dira 2004ko otsailean



Gaualdiak, berriz, %22 ugaritu ziren, 2003ko otsailaren aldean.


2004ko otsailean, 110.370 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 19.000 sarrera gehiago, hau da, %20ko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Hiru lurralde historikoetan gehitu dira bidaiarien sarrerak: urte arteko hazkunde-tasarik handiena Gipuzkoan izan da (%29); tarteko tokia du Bizkaiak (%21); eta hirugarren Araba dugu, askoz ere hazkunde neurritsuagoarekin (%4).


Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %17 igo dira eta atzerriko bidaiarien kopurua, ostera, %34. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da Gipuzkoan (%29) eta Bizkaian (%15) eta mantendu egin da Araban (%0). Atzerritarrek joera homogeneoagoa izan dute eta nabarmen igo dira hiru lurraldeetan: Bizkaian %41 gehiago izan dira eta Araban eta Gipuzkoan %28 gehiago.


Estatutik datozen bidaiarien artean, ugaritu egin dira autonomia-erkidego gehienetatik datozenak, eta nabarmen gehitu dira Madrildik, Kataluniatik, Gaztela eta Leondik, Andaluziatik eta Euskal AEtik bertatik eta Nafarroatik etorriak. Atzerriko bidaiarien artean, igo egin dira batez ere, Frantziatik, Erresuma Batutik, Alemaniatik, Portugaldik, Italiatik eta Iberoamerikatik etorritakoak.


Gaualdiak, 2004ko otsailean, 197.537 izan dira, aurreko urteko otsailean baino %22 gehiago, hots, ia 26.000 gaualdi gehiago. Urte arteko bilakaera positiboa izan dute gaualdiek hiru lurralde historikoetan. Hazkunde handia izan dute Gipuzkoan (%35) eta neurritsuagoak Bizkaian (%18) eta Araban (%7).


Bidaiarien batez besteko egonaldia, iazko otsaileko 1,76 egunetatik aurtengo otsaileko 1,79 egunetara luzatu da, Euskal AE osorako. Luzatze hori Gipuzkoan (%5) eta Araban (%4) izandako gehikuntzek eragin dute, Bizkaian jaitsiera izan baita (%2) aurreko urteko hil beraren aldean.


Plazakako betetze-maila %11 igo eta iazko otsaileko %33,30etik aurtengo otsaileko %36,98ra pasa da. Indize hori nabarmen hobetu da Gipuzkoan (%24) eta Araban eta Bizkaian hobekuntza neurritsuagoak izan dira, %3koak bietan.



Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%15) eta gaualdiak (%31)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 5.283 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den otsailean, aurreko urteko hil berean baino %15 gehiago: %29 ugaritu dira Araban eta %28 Gipuzkoan, eta Bizkaian, ostera, %11 urritu. Estatutik datozen bisitariak %13 gehitu dira Euskal AEn: Araban %31, Gipuzkoan %24 eta Bizkaian %-11. Atzerritikoak %45 ugaritu dira Euskal AE osoan eta gehitu egin dira Gipuzkoan (%121), baina jaitsi egin dira Araban (%-29) eta Bizkaian (%-9).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 11.556 izan dira otsailean, aurreko urteko hil berean baino %31 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak oso positiboak izan dira Araban (%75) eta Gipuzkoan (%40); Bizkaian, ordea, askoz ere neurritsuagoa izan da (%4).


Bidaiariko batez besteko egonaldia hamabost ehuneko-puntu luzatu da Euskal AE osoan, 2003ko otsailaren aldean: duela urtebete 1,91 egunekoa zen; eta, azken otsail honetan, 2,19koa. Bilakaera positibo hori erkidegoko lurralde guztietan izan da.


Plazen betetze-maila, azkenik, asko igo da, %17, Araban (%46) eta Gipuzkoan (%29) izandako gorakadaren ondorioz, nahiz eta Bizkaian (%-7) bilakaera negatiboa izan.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %20 gehitu dira 2004ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/03/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002506_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali