2004/05/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2004KO APIRILA



Bidaiarien sarrerak %5 eta gaualdiak %4 gehitu ziren 2004ko apirilean



Estatuko bisitarien sarrerak %5 igo ziren eta atzerriko bidaiarienak %4.



2004ko apirilean, 137.557 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 6.500 sarrera gehiago, hau da, %5eko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiarien sarrerak gehitu egin ziren Araban (%15) eta Bizkaian (%11), baina jaitsi egin ziren Gipuzkoan (%-4), 2003ko apirileko datuen aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %5 igo ziren eta atzerriko bidaiarienak, ostera, %4. Estatuko zein atzerriko bisitariak gehitu egin ziren Araban (%16 eta %10, hurrenez hurren) eta Bizkaian (%9 eta %14), baina Gipuzkoan %3 gutxitu ziren estatukoak eta %5 atzerrikoak.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Madrildik, Kataluniatik, Galiziatik, Valentziatik, Kantabriatik eta Nafarroatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, aldiz, Extremaduratik, Kanarietatik, Balearretatik eta Gaztela eta Leondik etorritakoak, besteak beste. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren, batez ere, Frantziatik, Belgikatik, Austriatik eta Europako gainerako herrialdeetatik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, Italiatik eta Portugaldik etorritakoak.


2004ko apirilean erregistraturiko gaualdiak 257.433 dira, hau da, iazko apirilaren aldean %4ko gehikuntza eta 11.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%8) eta Bizkaian (%14), baina Gipuzkoan %5 murriztu ziren.


Euskal AE osotara hartuta, apirilean bidaiarien batez besteko egonaldia apur bat (%-1) murriztu zen, aurreko urteko hil beraren aldean. Indizea hazi egin zen Bizkaian (%3), baina murriztu egin zen Araban (%-6) eta Gipuzkoan (%-2), urte arteko baliotan.


Plazakako betetze-mailak %1eko murrizte arina izan zuen eta iazko apirileko %43,96tik aurtengo apirileko %43,66ra pasa zen. Indizearen hobekuntza nabaria izan zen Araban (%9) eta Bizkaian (%2), baina sei puntu murriztu zen Gipuzkoan, beti ere, aurreko urteko aldi beraren aldean.



Nekazalturismoa: Gutxitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%-11), baina gehitu gaualdiak (%6)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 7.275 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan zen apirilean, aurreko urteko hil berean baino %11 gutxiago: %14 murriztu ziren Bizkaian, %13 Gipuzkoan, eta %1 Araban. Estatutik etorritako bisitariak %13 gutxitu dira Euskal AEn: Araban %-2, Bizkaian %-16 eta Gipuzkoan %-16. Atzerritarrek %20 gehitu zuten euren presentzia Euskal AE osoan.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 22.013 izan ziren apirilean, aurreko urteko hil berean baino %6 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak oso positiboak izan ziren Araban (%17), baina neurritsuagoak Bizkaian (%6) eta Gipuzkoan (%2).


Bidaiariko batez besteko egonaldia duela urtebeteko 2,54 egunetik aurtengo apirileko 3,03ra luzatu zen eta bilakaera positibo hori hiru lurraldeetan gertatu zen.


Plazakako betetze-maila %2 murriztu zen, hiru lurraldeetan izandako jaitsierek eraginda: Araban %-1, Bizkaian %-3 eta Gipuzkoan %-2 jaitsi baitziren.



2004ko Aste Santuko datuak



Aste Santuko astelehenetik Pazko Asteko larunbata bitarteko aldian (2004an, apirilaren 5etik 16ra), bidaiari-sarrerak %1 gehitu ziren eta gaualdiak %5, aurreko urteko oporraldi beraren aldean (2003ko apirilaren 14tik 25era), Euskal AEko hotel-establezimenduetan.


Aste Santuko batez besteko egonaldia %4 luzatu zen eta aurreko urteko 1,88 eguneko egonalditik 2004ko 1,96ra pasa zen. Plazakako betetze-maila %2 hazi eta %46,82ra iritsi zen 2004an.


Nekazalturismoko establezimenduetan, aldi horretan, bidaiari-sarrerak %7 gutxitu ziren, baina gaualdiak, aldiz, %17 gehitu ziren. Batez besteko egonaldia 2.003ko 2,76 egunetik 2004ko 3,46ra luzatu zen eta %25eko ehuneko-gehikuntza izan zuen.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %5 eta gaualdiak %4 gehitu ziren 2004ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL DE 2004
Eguneratze data : 
2004/05/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002576_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali