2004/04/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2004KO MARTXOA



Bidaiarien sarrerak eta gaualdiak %7 gehitu ziren 2004ko martxoan



Estatuko bisitarien sarrerak %7 igo ziren eta atzerriko bidaiarienak %10.



2004ko martxoan, 130.250 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 9.000 sarrera gehiago, hau da, %7ko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiarien sarrerak gehitu egin ziren Bizkaian (%15) eta Gipuzkoan (%3), baina apenas aldatu zen Araban (%0) bisitari-kopurua, 2003ko martxoko datuen aldean.


Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %7 igo ziren eta atzerriko bidaiarienak, ostera, %10. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua igo egin zen hiru herrialdeetan: Bizkaian %9, Gipuzkoan %7 eta Araban %2. Atzerritarrek joera desberdinak izan zituzten hiru lurraldeetan: nabarmen gehitu ziren Bizkaian (%39), baina %11 jaitsi ziren Gipuzkoan eta %7 Araban.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, ugaritu egin ziren Madrildik, Galiziatik, Valentziatik, Gaztela eta Leondik, Aragoitik, Andaluziatik eta Euskal AEtik bertatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, aldiz, Kantabriatik, Kanarietatik, Balearretatik eta Asturiastik etorritakoak, besteak beste. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren, batez ere, Frantziatik, Erresuma Batutik, Alemaniatik, Italiatik eta AEB-Kanadetatik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, Portugaldik eta Iberoamerikatik etorritakoak.


Gaualdiak, 2004ko martxoan, 230.254 izan ziren, aurreko urteko martxoan baino %7 gehiago, hots, 15.000 gaualdi pasa gehiago. Urte arteko bilakaera positiboa izan zuten gaualdiek hiru lurralde historikoetan. Hazkunde handia izan zuten Bizkaian eta Gipuzkoan (%8) eta neurritsuagoa Araban (%4).


Euskal AE osotara hartuta, martxoan bidaiarien batez besteko egonaldia ez zen aldatu aurreko urteko hil beraren aldean. Indizea hazi egin zen Gipuzkoan (%5) eta Araban (%3), baina %6 murriztu zen Bizkaian, urte arteko baliotan.


Plazakako betetze-mailak %1eko murrizte arina izan zuen eta iazko martxoko %39,30etik aurtengo martxoko %39,08ra pasa zen. Indizearen hobekuntza nabaria izan zen Araban (%4), mantendu egin zen Gipuzkoan eta hiru puntu murriztu zen Bizkaian, beti ere, aurreko urteko aldi beraren aldean.



Nekazalturismoa: gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%17) eta gaualdiak (%32)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 7.220 bidaiari-sarrera zenbatu ziren martxoan, aurreko urteko hil berean baino %17 gehiago: %32 ugaritu ziren Araban, %31 Bizkaian eta %5 Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %19 gehitu ziren Euskal AEn: Araban %31, Bizkaian %27 eta Gipuzkoan %10. Atzerritarrek %6 murriztu zuten euren presentzia Euskal AE osoan.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 15.081 izan ziren martxoan, aurreko urteko hil berean baino %32 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak oso positiboak izan ziren Bizkaian (%58) eta Araban (%53); Gipuzkoan, ordea, askoz ere neurritsuagoa izan zen (%11).


Bidaiariko batez besteko egonaldia hamahiru ehuneko-puntu luzatu zen Euskal AE osoan, 2003ko martxoaren aldean: duela urtebete 1,85 egunekoa zen; eta, azken martxo honetan, 2,09koa. Bilakaera positibo hori erkidegoko lurralde guztietan izan zen.


Plazen betetze-maila, azkenik, nabarmen (%21) igo zen, Bizkaian (%38), Araban (%27) eta Gipuzkoan (%8) izandako gorakadaren ondorioz.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak eta gaualdiak %7 gehitu ziren 2004ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/04/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002556_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali