HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2004/06/23ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2004KO 1. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %9,1 igo ziren 2004ko lehenengo hiruhilekoan



Europar Batasuna-25eri egindako salmentek, berriz, guztizko esportazioen bi heren hartu zituzten eta %2,3 jaitsi ziren.


Euskal AEko esportazioak %9,1 hazi ziren 2004ko lehenengo hiruhilekoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Urteko lehenengo hiruhilekoan izandako esportazioen guztizko kopurua 3.150,3 milioi eurora iritsi zen, iazko 2.886,9 milioien aldean.


Inportazioak 2.660,2 milioi eurora iritsi eta %5,4 hobetu zituzten 2003ko aldi bereko erosketak.


Azterketa Produktu ez-energetikoen atalera mugatuta, esportazioek bi puntu gutxiagoko hazkundea (%7,1) metatu zuten eta ondasun beren inportazioek, aldiz, ia berean eutsi zioten urtebete lehenagoko mailari.





Kanpo-merkataritzaren guztizko bolumena -esportazioen eta inportazioen batura-, 2003ko lehen hiruhilekoko 5.410,7 milioi eurotik 2004ko lehen hiruhilekoko 5.810,4 milioi eurora igo zen, eta ondorioz, urteko %7,4ko hazkundea lortu zuen.


Merkataritza-superabitak %35eko hazkunde nabarmena izan zuen eta 2003ko lehenengo hiruhilekoko 363,1 milioitik aurtengo urtarriletik martxora lortutako 490,1 milioira pasa zen. Horrela, ikusi zen esportazioek inportazioen gainean zuten estaldura-tasak hobetu egin zuela egoera: 2002ko lehenengo hiruhilekoan lortutako %113,8tik, 2003ko aldi berean %114,4ra igo eta 2004ko lehen hiru hiletan %118,4ra iritsi zen. Esportazio ez-energetikoek izaera bereko inportazioen gainean zuten estaldura-tasak ia hamar puntu irabazi zituen eta aurreko urteko %136,2tik urte honetako %145,8ra pasa zen.


Europar Batasuna helburu zuten esportazioak murriztu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean. EB-15eko salmentak %3,9 murriztu ziren eta EB-25 berrira egindakoak (guztizko esportazioen ia bi heren hartzen zituzten) %2,3 jaitsi ziren. Latinoamerikarako esportazioak ere %8,8 murriztu ziren. Gehikuntzak izan zituzten, aldiz, Mediterraneo ertzeko herrialdeetara, lurralde petrolio-esportatzaileetara (OPEP), ELGEko gainerako herrialdeetara (EBz kanpo) eta Europa erdialdeko eta ekialdeko herrialdeetara egindako erosketek.


Euskal AE osotara hartuta, bolumen handieneko muga-zergen sekzioek eragin zuten hiruhileko horretako esportazioen bilakaera positiboan. Garraio-materiala arloak %23,9 gehitu zituen atzerriko salmentak, material elektrikoak %4,5, metalak eta euren manufakturak %5,2 eta plastiko eta kautxuak %1,8, besteak beste. Inportazioen atalean, metalak eta euren manufakturak %6,1 igo ziren, mea-produktuak %26,7 eta material elektrikoa %0,8, baina garraio-materiala %30,2 jaitsi zen.



Kanpo-merkataritzaren hiruhileroko bilakaerak elkarrengandik urruntzen diren joerak izan zituen Euskal AEko hiru lurraldeetan. Bizkaiko esportazioak %32,6 hazi ziren, garraio-materiala (%186,5), material elektrikoa (%13,5) eta mea-produktuak (%51,2) arloek izandako bultzadaren ondorioz. Gipuzkoako atzerriko salmentek %0,7ko igoera txikia izan zuten, besteak beste, garraio-materiala (%6,3) eta metalak eta euren manufakturak (%6,0) arloen hazkunde neurritsuek eta material elektrikoa (%-0,3), plastikoa eta kautxua (%-17,6) eta jateko produktuak (%-25,4) arloen jaitsierek eraginda. 2004ko lehenengo hiruhilekoan Arabako esportazioek %14,3 egin zuten atzera, garraio-materiala (%-38,7) eta material elektrikoa (%-6,7) arloen esportazioek izandako atzerakadaren eraginez, metalak eta euren manufakturak (%11,9) igo egin ziren arren.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.: +34-945 017 513. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %9,1 igo ziren 2004ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2004
Eguneratze data : 
2004/06/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002598_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali