HomeGaiakGizarte ZerbitzuakPrentsa Oharrak Euskal AEko gizarte-zerbitzuetako...

2004/05/26ko prentsa-oharra

GIZARTE-ZERBITZUEN INKESTA: IZAKUNDEAK ETA ZENTROAK 2002. urtea



Euskal AEko gizarte-zerbitzuetako gastua %16 hazi zen 2002an



65 urte eta gehiagoko 29 biztanleko plaza bat dago zahar-etxetan



Euskal AEn gizarte-zerbitzuetan egindako gastua, 2002an, 915 milioi eurora iritsi zen. Aurreko urtean baino %16 gehiago gastatu zen eta Euskal AEko BPGaren %2 hartu zuen, Eustaten datuen arabera. Batez besteko gastua biztanleko 444 eurokoa izan zen.



Herrialdeka, 2002an, gastua %19 handitu zen Araban, %16 Bizkaian, eta %15 Gipuzkoan. Biztanle-kopuruaren arabera, Arabak gainerakoek baino gastu-maila handiagoa du; izan ere, biztanleko 562 euro gastatzen ditu batez beste; Gipuzkoak, 440 euro, eta Bizkaiak, 416 euro.





Gastu-kontzeptuka, zerbitzuak ematera bideratutako gastu arruntak 672 milioi eurokoak izan ziren (%+14). Familiak diruz laguntzeko programek (gizarte-laguntzako soldata, kontribuzioez besteko pentsioak, etab.), berriz, 203 milioi euro hartu zituzten guztira (%+23) eta sektorearen inbertsioak 42 milioi (%+12).



Herri-administrazioek guztizko gastuaren %70 ekarri zuten, 642 milioi euro, eta biztanleko 312 euroko gastua suposatu zuen.

Finantzaketa pribatuko iturriek gainerako %30 ekarri zuten; eta horien artean, familien laguntza aipatu behar da, jasotako zerbitzuengatik familiek egin zituzten ordainketek guztizko gastuaren %12 hartu baitzuten (109 milioi euro).



Sektore honek, guztira, 16.797 landun izan zituen 2002an, landunen guztizkoaren %1,9; eta horietatik %68 emakumezkoak ziren. Halaber, 13.824 lagunek borondatez lan egin zuten gizarte-zerbitzuen sektorean. Zuzeneko atentzioko 5.053 langile azpikontratuak kontuan izanda (langile azpikontratatu horien erdiek etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileen etxeetan egin zuten lan), enplegu-zifra %30 gehituko litzateke.



Euskal AEk 2.305 zentrok osatutako zentro-sare zabala zeukan, eta guztietan egin ziren gizarte-prestazioak



Zentro-mota askotarikoen artean, zerbitzatutako behar-motaren arabera sailkatuak, talde nagusia egoitza-zentroena (%27) izan zen (zahar-etxeak, etxegune funtzionalak, pasadizokoentzako aterpe-etxeak, etab.). Guztira, 633 egoitza eta 17.188 plaza eskaini ziren eta 7.461 langile enplegatu ziren. Zentro horietako gastua 309 milioi eurokoa izan zen, guztizko gastuaren %34ra.



Gastuaren %29 hirugarren adineko zentroetara bideratu zen



Gizarte-zerbitzuak jasotzen dituzten biztanleria-taldeak kontuan izanik, hirugarren adinak 1.007 zentroko eskaintza eduki zuen, eta horietan 269 milioi euroko gastua egin zen, guztizko gastuaren %29.



Guztira, 13.006 plaza eskaintzen zituzten 320 zahar-etxe zeuden, 2001ean baino 881 gehiago, hau da, plaza bat 65 urte eta gehiagoko 29 biztanle bakoitzeko. Gastu-bolumena 232 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtetan baino %13 gehiago. Gainera, sektore pribatuak gero eta presentzia handiagoa du, eta hirugarren adineko egoitzen %70ra eta plazen eta erabiltzaileen %58ra iritsia zen.



Zaharrentzako eguneko zentroak gero eta alternatiba sendoagoa dira. 2002. urteko 82 zentroek (%+8) 1.829 plaza (%+14) eskaini zituzten. Enplegu- eta gastu-zifra txikiagoak izan arren, erretiratuen 336 klubek eta 247 elkarteek, guztira, 364.463 bazkide hartu zituzten, oso errotuta baitaude gizartean.



Bestalde, eskaintza hori beste programa eta zerbitzu batzuek osatu zuten, programa horiek hirugarren adinekoentzat soilik ez diren arren. Gutxi gorabehera 79 milioi euro erabili zituzten eta horietarik, erdiak etxeko laguntzako zerbitzuan erabili ziren. Programa horiekin, hirugarren adinera bideratutako gastuak guztizko gastuaren %38 hartu zuen.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Matxalen Plagaro Alonso
Tlf:+34-945-01 75 46 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko gizarte-zerbitzuetako gastua %16 hazi zen 2002an

Eragiketa : 
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
061002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE SERVICIOS SOCIALES: ENTIDADES Y CENTROS Año 2002
Eguneratze data : 
2004/05/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002580_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali