2004/04/07ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004ko OTSAILA



Euskal AEko industri jarduera %4,6 hazi zen 2004ko otsailean



Petrolioa fintzea eta Energia elektrikoa, gasa eta ura sektoreen urte arteko bilakaerak eragina izan zuen Produkzioaren Indize Orokorrean.


EUSTATek landutako datuen arabera, 2004ko otsailean, %4,6 hazi zen Euskal AEko industri jarduera, balio absolututan, 2003ko hil beraren aldean. Lan-egutegiaren balio homogeneotan, urte arteko aldakuntza %2,2koa izan zen, 2004ko otsailak 2003koak baino lanegun bat gehiago izan zuelako. Urteko lehenengo bi hilabeteetako hazkunde metatua %2,9an kokatu zen, aurreko urteko hil beraren aldean.





2004ko otsailean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%100,3), energia elektrikoa, gasa eta ura (%17,7), kautxua eta plastikoa (%7,5), metalezko eta ez-metalezko meak (%4,8) eta garraio-materiala (%4,7) arloei, besteak beste. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: larruaren eta oinetakoen industria (%-15,8), janari-industria (%-8,9), bestelako manufakturak (%-8,5) eta material elektrikoa (%-1,8) arloek, batik bat.


Urteko lehenengo bi hilabeteetan (2004ko urtarril-otsaila 2003ko urtarril-otsailaren aldean), hazkunde-tasa handienak sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%38,2), energia elektrikoa, gasa eta ura (%24,4), kautxua eta plastikoa (%4,8) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%3,5) arloei, besteak beste Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan zituzten: larruaren eta oinetakoen industria (%-14,6), metalezko eta ez-metalezko meak (%-9,7), janari-industria (%-8,7), bestelako manufakturak (%-8,7) eta ez-metalezko industria (%-5,2) arloek, batik bat.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berrian, 2004ko otsailean, nabarmen igo zen energiaren urte arteko tasa (%31,7), apalago bitarteko ondasunena (%4,9) eta apur bat ekipo-ondasunena (%0,9). Jaitsi egin ziren, ostera, kontsumo-ondasunak orokorrean (%-5,4), kontsumo-ondasun iraunkorren osagaia (%-6,9) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrena (%-4,6) ere, eta hori guztia 2003ko otsailaren aldean.


Lurralde historikoka, Indize Orokorraren urte arteko bilakaerek erritmo desberdinak izan zituzten; balio absolututan, %7,2 hazi zen Bizkaian, %5,1 Araban eta %1,4 Gipuzkoan. Urteko lehenengo bi hilabeteetan hazkunde metatuaren tasa handienak Arabari eta Gipuzkoari egokitu zitzaizkien, %3,2 bi kasuetan. Bizkaiak, aldiz, %2,4ko hazkunde arinagoa izan zuen aldi berean.





Ohar metodologikoa:

2004ko otsaileko Indizea 2000 oinarri berriarekin egin da, aurreko 1995 oinarriari lotuta. Oinarri aldaketa honek, beste abantaila batzuen artean honakoa dakar: Euskal AEko industria-sektoreko enpresa informatzaileen eta egindako produktuen ordezkatze-panela eguneratzea, eta kopurua eta ondorioz estaldura nabarmen gehitzea.


2000 oinarriko serie berria aurreko 1995 oinarriarekin lotu da, analistek eta erabiltzaileek indize horren hileroko datuen jarraipena egiteko aukera izan dezaten, etenik gabe 1995eko urtarriletik. Gainera, lehenengo aldiz, Europako Batzordearen 586/2001 Erregelamenduko (EB) ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berria erabili da.



Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %4,6 hazi zen 2004ko otsailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/04/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002537_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali