2004/05/06ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004KO MARTXOA



Euskal AEko industria-jarduera % 5,1 igo zen 2004ko martxoan



2004ko lehen hiruhilekoan, % 3,7ko hazkundea gertatu da, aurreko urteko aldi beraren aldean.


2004ko martxoan, % 5,1 hazi zen Euskal AEko industria-produkzioa, 2003ko hil beraren aldean, balio absolutuetan, EUSTATek landutako datuen arabera. Balio homogeneotan, urte arteko aldakuntza % 2,8koa izan da, aurten martxoak 2003an baino lanegun bat gehiago baitzuen. Urteko lehen hiru hilabeteko hazkunde metatua % 3,7koa da, balio absolututan, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta % 2,7koa urte arteko alderagarritasuneko balio doitutan.




2004ko martxoan, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauetakoak izan ziren: petrolioa fintzea (% 69,8), energia elektrikoa, gasa eta ura (% 38,1), ehungintza eta jantzigintza (% 10,6) material elektrikoa (% 9,3) eta kautxua eta plastikoa (% 6,4) sektoreetakoak. Aitzitik, urte arteko tasarik negatiboenak izan dituzten sektoreak honako hauek dira: ez-metalezko industria (% -9,2), metalezko eta ez-metalezko meak (% -9,0), larruaren eta oinetakoen industria (% -5,4), kimika-industria (% -2,5) eta bestelako manufaktura-industria (% -2,9).


Urteko lehen hiru hilabeteak hartuta (2004ko lehen hiruhilekoa, 2003ko hiruhileko beraren aldean), hazkunde-tasa handieneko sektoreak honako hauek dira: petrolioa fintzea (% 48,0), energia elektrikoa, gasa eta ura (% 28,9), ehungintza eta jantzigintza (% 4,2) kautxua eta plastikoa (% 4,1) eta metalgintza eta metalezko gaiak (% 3,4). Aitzitik, hiruhilekoko tasarik negatiboenak honako sektore hauetan izan ziren: metalezko eta ez-metalezko meak (% -11,1), larruaren eta oinetakoen industria (% -11,0), bestelako manufaktura-industria (% -7,0) ez-metalezko industria (% -5,8) eta kimika-industria (% -2,1) sektoreetan.


Ondasunen helburu ekonomikoari begiratuz egiten den sailkapen berriaren arabera, 2004ko martxoan, nabarmen igo zen urte arteko tasa energia adarrean (% 45,4). Bitarteko ondasunetan (% 2,3) eta kontsumo-ondasunetan (% 2,5) ere gehitu zen, baina neurritsuago (kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan % 3,2 igo zen eta kontsumo iraunkorreko ondasunetan % 1,0, baina ekipo-ondasunetan % 0,1 jaitsi zen). Lehen hiruhilekoan, eta aurreko urteko aldi bereko datuekin alderatuta, energia adarrak % 33,5eko hazkunde metatua du, bitarteko ondasunek % 2,9ko igoera izan dute, eta ekipo-ondasunek, aldiz, % 0,5 egin dute atzera. Kontsumo-ondasunak ere jaitsi dira (% -3,3), eta honela banatzen da jaitsiera kontsumo iraunkorreko ondasunen eta kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen artean: % -4,7 eta % -2,5, hurrenez hurren.


Lurraldeka, indize orokorraren urte arteko bilakaerek erritmo ezberdinak izan dituzte, eta, balio absolututan, % 7,0 igo da Gipuzkoan, % 4,1 Bizkaian eta, azkenik, % 3,8 Araban. 2004ko lehen hiru hilabeteak hartuta, hazkunde metatuko tasa handienak Gipuzkoari dagozkio (% 4,7), bigarren tokian Araba dago (% 3,3) eta, azkenik, Bizkaiak % 3,9ko gehikuntza izan du.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: +34-945 017 514. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 5,1 igo zen 2004ko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/05/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002566_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali