HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2004/05/12ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2004ko 1. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %3,0 hazi ziren 2004ko lehenengo hiruhilekoan


Handizkako merkataritzako salmentak (%3,1) gehiago hazi ziren txikizkako merkataritzakoak (%2,7) baino, uneko eurotan.


2004ko lehenengo hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %3,0ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritza-sektoreko salmenten hazkunde erreala %1,4an estimatu zen, 2004ko lehenengo hiruhilekoan.





Handizkako sektorean, %3,1 igo ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, aldiz, %2,7, lehenengo hiruhileko horretan.


Handizkako merkataritza-sektorean, nabarmendu egin ziren izandako hazkundeagatik elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%9,9) eta makineria eta tresneria (%4,7) produktuen salmenta nominalak. Nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%3,0) ere igo ziren, baina neurritsuago, eta gai erdilanduak eta txatarra (%0,1) atalak berriz, geldialdia izan zuen.


Txikizkako merkataritzako salmentetan, pertsonen hornikuntza (%5,0), etxearen hornikuntza (%3,3) eta elikagaiak (%0,9) atalek hazkunde hazkunde-tasa positiboak izan zituzten. Bestelako kontsumo-gaiak (%-4,4) sektoreari dagozkien salmentak, berriz, jaitsi egin ziren aurreko urteko lehenengo hiruhilekoaren aldean.

Urteko lehenengo hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak %5,5 igo ziren, balio nominaletan, elikagaien salmentek (%6,7) eraginda, gainerako produktuenak jaitsi egin baitziren (%-0,5).


Lurralde historikoka, barne-merkataritzaren indize orokorraren hazkunderik handienak Bizkaian izan ziren (%3,1), balio nominaletan. Ondoren Gipuzkoan, urte arteko %3,0ko tasarekin eta azkenik, Araban, urrutitik, %2,6ko hazkundearekin. Datu nominal horiek hazkunde errealeko datu bihurtuta, honako emaitzak ditugu: merkataritzako salmentak %1,6 hazi ziren Bizkaian, %1,4 Gipuzkoan eta %0,9 Araban.


Bizkaian, txikizkako merkataritza-sektoreko salmentek (%3,4) hazdizkako sektorekoek (%2,9) baino bilakaera hobea izan zuten. Araba eta Gipuzkoan, berriz, alderantzizkoa gertatu zen, handizkako merkataritza-sektoreko salmentak gehiago hazi baitziren txikizkakoak baino: Araban, handizkako salmentak %2,7 hazi ziren eta txikizkakoak %2,4; Gipuzkoan, ostera, %3,8 lehenengoak eta %1,8 bigarrenak.


Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %2,0 gehitu ziren 2004ko lehenengo hiruhilekoan. Okupazioa %2,4 hazi zen handizkako sektorean eta %1,7 txikizkakoan. Herrialdeka, sektore honetan, enpleguaren urte arteko hazkunderik handiena Araban izan zen (%3,0), eta Bizkaian (%2,3) eta Gipuzkoan (%1,0) txikiagoak izan ziren, baina positiboak.


Handizkako sektorean izan ziren hazkunderik handienak Bizkaian (%2,6) eta Gipuzkoan (%2,3). Txikizkako sektoreko enplegua, ostera, %2,1 eta %0,3 igo zen, hurrenez hurren, lurralde horietan. Araban, aldiz, enplegua gehiago hazi zen txikizkako sektorean (%3,6) handizkakoan baino (%1,9).









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel.: 05-945 017 505. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %3,0 hazi ziren 2004ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002570_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali