2004/09/29ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA 2004ko 1. hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak % 2,8 hazi ziren 2004ko lehen hiruhilekoan



Batez bestekoa baino % 3,4 gehiago hazi da Bizkaia; Arabak (% 2,4) eta Gipuzkoak (% 1,8), berriz, bilakaera neurritsuagoa izan dute.


Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorearen salmentak, kopuru nominaletan, % 2,8 gehiago izan ziren 2004ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal horrek, kopuru errealetan, % 1,8ko aldakuntza dakar, hori ere positiboa.







Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) % 5,5eko hazkunde nominala izan du lehen hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza % 2,1ekoa da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.


Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak % 1,3 handitu dira 2004ko lehen hiruhilekoan, 2003ko aldi beraren aldean. Gehikuntza nominal hori, prezioen bilakaera kontuan hartuta, % 1,6koa dugu, kopuru errealetan.


Lurralde historikoka, txikizkako sektoreko salmenta nominalen hazkunderik handiena, lehen hiruhileko honetan, Bizkaian gertatu da. Izan ere, % 3,4ko urte arteko hazkundea izan dugu hor, txikizkako salmenta ez-espezializatua nabarmen hazi delako. Ondoren, Araba dator, indize orokorrak % 2,4ko aldakuntza positiboa izan baitu; Gipuzkoak, ostera, hazkunde neurritsuagoa izan du, % 1,8koa. Kopuru errealetan, % 2,4ko gehikuntza izan da Bizkaian, % 1,0koa Araban eta % 1,0koa Gipuzkoan.


2004ko lehen hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunei dagokienez, Euskal AEn % 1,7ko urte arteko gehikuntza izan da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Honela dago banatuta lurraldeka: Araban % 3,6 gehitu da, Bizkaian % 2,1 eta Gipuzkoan % 0,3.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 017 505. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak % 2,8 hazi ziren 2004ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2004/04/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002562_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali