HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Euskal AEn ezkontzak % 2,6...

2004/05/10ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2002. urtea



Euskal AEn ezkontzak % 2,6 gehitu ziren 2002an



Aurrez ezkondu gabeko ezkonberrien adina gero eta handiagoa da: 1986az geroztik, 4,2 urte igo zen gizonekoen artean eta 4,7 emakumezkoen artean.



Euskal EAko biztanleen 10.865 ezkontza izan ziren 2002an, aurreko urtean baino 273 gehiago, Eustatek landutako datuen arabera.



Euskal EAko ezkontza-tasa (4,8 ezkontza mila biztanleko) Europar Batasuneko herrialdeetakoa (‰ 5,2 2000n) baino txikiagoa da, bai eta Espainiako estatukoa (‰ 5,2 2001ean) baino txikiagoa ere.



Ezkontzeko aukeratu ziren hilabeteen artean, uztaila da lehena (1.597 ezkontza), eta ondoren iraila (1.580) eta ekaina (1.544).



Ezkontza-motari dagokionez, 7.066 ezkontza katolikoak izan ziren, 3.786 zibilak bakarrik, eta 13 beste erlijio-sinesbide batzuetakoak. Azken hamasei urteetan, gero eta ezkontza zibil gehiago egiten direla ikusten dugu: 1986an % 20,6 izan ziren, eta 2002an, ordea, % 32,8.



Lurralde historikoak bereizita, Gipuzkoan izan zuten ezkontza zibilek ehuneko handiena (% 37,6), hurrengoa Araban (% 35,5), eta, azkenik, Bizkaian (% 34,4). Ezkontza zibilen ehunekoa txikiagoa izan zen (% 25,6) autonomia-erkidegotik kanpo egin zirenean.



Ezkonberriek aurretik zuten egoera zibila kontuan harturik, gizonezko ezkongabeak % 93,8 izan ziren, eta emakume ezkongabeak % 94,5.



Amatasun-adina igotzearekin batera, ezkonberrien adina ere igo egin da. 2002an, aurretik ezkondu gabeko gizon ezkonberrien batez besteko adina 31,6 izan zen, eta aurretik ezkondu gabeko emakume ezkonberriena 29,6. 1986az geroztik, gizonezkoen batez besteko adina 4,2 urte gehitu da, eta emakumeena 4,7.




845 bikotek Euskal EAtik kanpo ezarri zuten bizilekua. Gehienak Kantabriara aldatu ziren, eta, ondoren, Madril eta Gaztela eta Leon izan ziren hautatuenak. Aukeratzen duten bizilekuari begiratuta, hiru lurraldeetako ezkontzen arteko ezberdintasunak agertzen dira: Arabako senar-emazteak Gaztela eta Leonera, Madrilera eta Errioxara joan ziren gehienbat; Bizkaikoak Kantabriara, Madrilera eta atzerriko herrialdeetara, eta Gipuzkoakoak atzerriko herrialdeetara, Madrilera eta Nafarroara.



Ezkonberrien jatorri geografikoari dagokionez, ezkontzen % 65,8 autonomia-erkidegoko udalerri bereko biztanleen artean izan ziren, eta % 9,3 auzo-udalerrietako biztanleen artean.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: +34-945 017 549. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn ezkontzak % 2,6 gehitu ziren 2002an

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Año 2002
Eguneratze data : 
2004/05/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002569_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali