2004/03/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO OTSAILA




Industri prezioak %0,3 igo ziren 2004ko otsailean



Industri prezioen urte arteko bilakaera (2004ko otsaila 2003ko otsailaren aldean) %-0,5ekoa izan zen.


Euskal AEko industri prezioak %0,3 igo dira 2004ko otsailean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,5 jaitsi da. Beste alde batetik, urteko lehen bi hilabeteetako industri prezioen bilakaera %1,0 hazi da, aurreko abenduaren aldean.



Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko otsailean, zurgintza (%1,1), ez-metalezko industria (%1,1), metalgintza eta metalezko gaiak (%1,0) eta kautxua eta plastikoa (%0,7) adarrek, besteak beste, gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte otsailean: petrolioa fintzea (%-2,2), kimika-industria (%-0,6), eta metalezko eta ez-metalezko meak (%-0,3).


Urte arteko aldian (2004ko otsaila, 2003ko otsailaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: metalgintza eta metalezko gaiak (%2,2), elikagai-industria (%1,4), makineria (%1,3) eta ehungintza eta jantzigintza (%1,1) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte petrolioa fintzea (%-14,7), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-3,5) larruaren eta oinetakoen industria (%-1,2) eta papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,9) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz (ikus. taularen oineko oharra), otsailean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan da: energia (%-1,3), ekipo-ondasunak (%-0,1), bitarteko ondasunak (%0,8) eta kontsumo-ondasunak (%0,4). Era berean, horiek honela banatzen dira: kontsumo-ondasun iraunkorrak (%-0,1) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak (%0,6).


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak ageri dituzte urte arteko aldian ere, prezioak %11 jaitsi dituen energia izan ezik, gainerako guztiek zeinu positiboa izan duten arren. Bitarteko ondasunen eta ekipo-ondasunen prezioak %1,2 eta %0,9 igo dira, hurrenez hurren, eta kontsumo-ondasunenak %0,9. Azken horien bi osagaiek bide desberdina izan dute: kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %1,2 igo dira eta kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,3.




Oharra: Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berria, Europako Batzordearen (EB) 586/2001 Erregelamenduaren arabera.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 14-945 01 75 14. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,3 igo ziren 2004ko otsailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002508_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali