2004/04/23ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO MARTXOA




Industri prezioak %0,8 igo ziren 2004ko martxoan



Industri prezioen urte arteko bilakaera (2004ko martxoa 2003ko martxoaren aldean) %0,6koa izan zen.


Euskal AEko industri prezioak %0,8 igo dira 2004ko martxoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, martxoko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,6 igo da. Beste alde batetik, urteko lehen hiru hilabeteetako industri prezioen bilakaerak %1,9ko hazkundea izan du, aurreko abenduaren aldean.



Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko martxoan, petrolioa fintzea (%6,0), metalezko eta ez-metalezko meak (%1,4), metalgintza eta metalezko gaiak (%1,1) eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%0,6) adarrek, besteak beste, gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte martxoan: larruaren eta oinetakoen industria (%-1,6), ez-metalezko industria (%-0,4), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,4) eta ehungintza eta jantzigintza (%-0,3) sektoreak.


Urte arteko aldian (2004ko martxoa, 2003ko martxoaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: metalezko eta ez-metalezko meak (%7,9), metalgintza eta metalezko gaiak (%3,7), zurgintza (%1,9), janari-industria (%1,5) eta material elektrikoa (%1,2) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte petrolioa fintzea (%-8,6), larruaren eta oinetakoen industria (%-5,5), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-2,9) eta papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-1,3) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, martxoan, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan da: energia (%4,1), bitarteko ondasunak (%0,8) ekipo-ondasunak (%-0,1) eta kontsumo-ondasunak (%0,1). Era berean, azken horiek honela banatzen dira: kontsumo-ondasun iraunkorrak (%0,2) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak (%0,0).


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenagoak ageri dituzte urte arteko aldian. Urtebetean %6,7 jaitsi diren Energiaren prezioak izan ezik, gainerako talde guztiek izan dituzte urte arteko hazkundeak: bitarteko ondasunen prezioak %2,2 igo dira, ekipo-ondasunenak %1,1 eta kontsumo-ondasunenak %1,0. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,6 igo dira eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,3.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 14-945 01 75 14. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,8 igo ziren 2004ko martxoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002559_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali