2004/06/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO MAIATZA




Industri prezioak %0,9 igo ziren 2004ko maiatzean



Industri prezioen urte arteko bilakaera (2004ko maiatza 2003ko maiatzaren aldean) %4,5ekoa izan zen.


Euskal AEko industri prezioak %0,9 igo ziren 2004ko maiatzean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %4,5 igo zen. Beste alde batetik, urteko lehen bost hilabeteetako industri prezioen bilakaerak %4,4ko hazkundea izan zuen, aurreko abenduaren aldean.



Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko maiatzean, petrolioa fintzea (%6,0), larruaren eta oinetakoen industria (%4,3), metalgintza eta metalezko gaiak (%1,5) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%0,5) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan zituzten maiatzean: energia, gasa eta ura (%-1,1), kautxua eta plastikoa (%-0,5), ez-metalezko industria (%-0,2), material elektrikoa (%-0,2) eta zurgintza (%-0,1).


Urte arteko aldian (2004ko maiatza, 2003ko maiatzaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%21,5), metalgintza eta metalezko gaiak (%8,9), metalezko eta ez-metalezko meak (%7,4), janari-industria (%3,1) eta bestelako manufakturak (%3,1). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-4,3), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-3,7), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-1,5), kautxua eta plastikoa (%-0,6), eta ehungintza eta jantzigintza (%-0,1) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, maiatzean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan da: energia (%3,6), bitarteko ondasunak (%0,8), ekipo-ondasunak (%0,3) eta kontsumo-ondasunak (%0,3). Era berean, horiek honela banatzen dira: kontsumo-ondasun iraunkorrak (%0,3) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak (%0,2).


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenagoak agertu zituzten urte arteko aldian. Guztiek izan zituzten urte arteko gehikuntzak: energiaren prezioak %12,1 igo ziren, bitarteko ondasunenak %5,3, ekipo-ondasunenak %1,4 eta kontsumo-ondasunenak %2,1. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,5 igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %2,4.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: 14-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,9 igo ziren 2004ko maiatzean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002599_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali