2004/05/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO APIRILA



Industri prezioak %1,0 igo ziren 2004ko apirilean



Industri prezioen urte arteko bilakaera (2004ko apirila 2003ko apirilaren aldean) %2,7koa izan zen.


Euskal AEko industri prezioak %1,0 igo ziren 2004ko apirilean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %2,7 igo zen. Beste alde batetik, urteko lehen lau hilabeteetako industri prezioen bilakaera %3,1 hazi zen, aurreko abenduaren aldean.


Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekoetan

(*) 2004ko apirileko urte arteko hazkundea.


Iturria: EUSTAT


Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko apirilean, petrolioa fintzea (%3,1), metalgintza eta metalezko gaiak (%2,7), janari-industria (%0,7), makineria (%0,3) eta kimika-industria (%0,3) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan zituzten apirilean: energia, gasa eta ura (%-3,2), larruaren eta oinetakoen industria (%-2,4) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%-2,2).


Urte arteko aldian (2004ko apirila, 2003ko apirilaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%8,9), metalgintza eta metalezko gaiak (%6,4), metalezko eta ez-metalezko meak (%3,6), janari-industria (%3,3), bestelako manufakturak (%1,8) eta zurgintza (%1,5) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-8,3), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-6,8), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-1,0), kautxua eta plastikoa (%-0,3), eta ehungintza eta jantzigintza (%-0,2) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, apirilean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: bitarteko ondasunak (%1,8), energia (%0,9), ekipo-ondasunak (%0,1) eta kontsumo-ondasunak (%0,2). Era berean, azken horiek honela banatu ziren: kontsumo-ondasun iraunkorrak (%0,0) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak (%0,4).


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenagoak agertu zituzten urte arteko aldian. Guztiek izan zituzten urte arteko gehikuntzak: bitarteko ondasunen prezioak %3,8 igo ziren, energiarenak %3,1, ekipo-ondasunenak %1,1 eta kontsumo-ondasunenak %1,8. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,7 igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %2,4.



Iturria: EUSTAT





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 14-945 01 75 14. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %1,0 igo ziren 2004ko apirilean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002577_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali