HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotza gehiago izan...

2004/03/25eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2003ko hirugarren hiruhilekoa



Jaiotza gehiago izan zen 2003ko hirugarren hiruhilekoan, 2002ko aldi berean baino



Euskal AEko urteko metatua 14.287 jaiotzatan kokatu da.



EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikan, 2003ko hirugarren hiruhilekoko datuetan, 4.746 jaio ageri dira, hots, aurreko urteko aldi berean baino %2,5 gehiago. Lurraldeka, Araban 653 ume jaio ziren, %4,3ko hazkundearekin; Bizkaian 2.440 jaiotzarekin, hazkundearen ehunekoa %4,5ean kokatu zen. Gipuzkoan, berriz, %1 jaitsi zen, 1.653 jaiotzarekin.



Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2003ko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.784 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.653 haur (%34,8) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %6,5era iritsi ziren. Bizkaian (%39,6), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%41,3) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde historiko horretan baino ez zen gertatu.



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gora ditu



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitira erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%27,2); 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %17,6 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5,4 dira, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %4,3 besterik ez du ekarri.



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %20 hartzen dute, eta bi puntu igo dira 2002ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Bizkaia (%18,9) izan da Euskal AEko kopuru orokorra baino txikiagoa izan duen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina haurrak eduki dituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, zeren ama ezkongabeen %17,5 14 eta 24 urte bitartekoak baitziren.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotza gehiago izan zen 2003ko hirugarren hiruhilekoan, 2002ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2004/03/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002509_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali