HomeGaiakIkasketa-mailaPrentsa Oharrak Lehenengo autonomia-erkidegoa...

2004/05/17ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ZENTSUAK. Ikasketa-maila 2001. URTEA


Lehenengo autonomia-erkidegoa zen Euskal AE biztanleriaren prestakuntzan


Unibertsitateko karrera teknikoetako hiru ikasletik bat emakumezkoa zen


Eustatek argitaratutako 2001eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuetan ikasketa-mailari dagozkion emaitzen arabera, Euskal AEko biztanleen %62k bukatuta zuen derrigorrezko hezkuntza eta Euskal AE bukatutako ikasketa-mailari zegokionez lehenengo autonomia-erkidegoa zen. Unibertsitateko tituluei zegokienez, hirugarren tokian zegoen (%13,3), Madril eta Nafarroaren ondoren.



Euskal AEn, lau biztanletik batek lehen mailako ikasketetako titulazioa zuen, %14k lanbide-heziketakoa, %10,2k batxilergokoa eta %13,3k unibertsitatekoren bat (%6,1ek erdi mailakoa, %6,9k goi-mailakoa eta %0,3k doktoregokoa).




Euskal AEn egoitza zuten atzerritarren artean, seitik batek unibertsitateko titulazioa zuen.



Euskal AEko atzerritar egoiliarrek eta gainerako biztanleriak antzeko banaketa ageri zuten, bukatutako ikasketetan: %61,4k zuen titulazioren bat eta %17,2k unibertsitateko titulua.




Euskal AEko bost biztanletik batek unibertsitateko ikasketak eginda zituen edo egiten ari zen


Unibertsitateko ikasketadunak ia bikoiztu egin ziren eta 1.986an 201.591 lagun izatetik 2001ean 395.879 izatera pasa ziren. Unibertsitatean prestatutako jendea batez ere joandako bost urteetan gehitu zen: 1996an, 10 urte eta gehiago biztanleriaren %15,4 ziren eta 2001ean, 20,5. Unibertsitateko prestakuntza zutenen %71k 40 urtetik beherakoak ziren, beraz, argi dago belaunaldirik gazteenak direla prestatuenak eta belaunaldi arteko ordezpena gertatu ahala, ikasketa-maila altuagoa dela.


2001ean, 60 urtetik gorakoek guztizkoaren %2ko analfabetismo-tasa zuten eta zertxobait altuago emakumezkoen artean (%2,7).


Euskal AEn 2001. urtean, ikasleak 416.323 ziren, guztizko biztanleriaren %20, 1986an aldiz, ikasleak 568.880 ziren, hots, biztanleriaren %26,6.


Ikasleak gutxitu egin ziren arren, nabarmentzekoa izan zen, beste faktore batzuen artean, jaiotza-tasaren geldialdiaren eragina arindu izana, derrigorrezko hezkuntza 16 urtera arte luzatzeak, hiru urtetik beherakoak irakaskuntza-sisteman sartzeak (2001ean %10, 1996ko %3ren aldean) eta eskolaratze-aldia luzatzeak eraginda. 2001ean, ikasleen %9k 24 urtetik gora zituzten eta 1996an, berriz, %4k.


1996 eta 2001 artean, Euskal AEko udalerri guztietan gutxitu ziren ikasleak. 40.000 biztanletik gorako udalerrietan, nabarmendu egin ziren Basauri (%-4,5) eta Santurtzi (%-4,3) galerarik handienak izateagatik Donostia-San Sebastianek (%-1,7) eta Bilbaok (%-2,3) galera txikiagoak izan zituzten, Euskal AEko batez bestekoa (%-2,9) baino.


Galera hori lehen mailako eta maila ertaineko ikasketetan kontzentratu zen: 1.996an 395.959 ziren ikasleak eta 2001ean 325.939. Alderantziz, gehitu egin ziren unibertsitateko ikasleak 1.996ko 83.569tik 2001eko 90.384ra, goi-mailako karreretan (%2,6), zein erdi-mailakoetan (%1,7).


Basauri eta Barakaldok zituzten lanbide-heziketako ikasketak egiten zituzten ikasleen ehunekorik handienak (%10,2 eta %9,5, hurrenez hurren) eta erdi-mailako karrerak egiten zituztenenak ere bai (%8,2). Getxon, aldiz, lau ikasletik batek goi-mailako unibertsitateko karrerak egiten ditu.


Unibertsitateko tituludunen %8,3k unibertsitatean jarraitzen du hirugarren zikloa edo bigarren karrera egiten


Ikasle gehien irabazten ari zirenak karrera teknikoak ziren, batez ere, erdi-mailako teknikoak, 1986tik ikasleak hirukoiztu eta 11.244ra iritsi baitziren azken zentsuan. Karrera horietan emakumezkoak nabarmen gehitu ziren: 1.996ko 4.166tik 2001eko 7.679ra. Hala ere, oraindik gehiago dira ikasketa horiek aukeratzen dituzten gizonezkoak, hiru kasutik bitan.


Unibertsitateko ikasketak bukatzean, ikasle askok (90.384 ikasletik 7.500ek) ikasten jarraitzen du, master bat, gradu-ondoko eta doktoregoko ikastaro bat (%6,8) edo bigarren karrera (%1,5) bat egiten.


16 urte eta gehiagoko 73.325 lagunek lanerako prestakuntzako eta heziketa osagarriko ikastaroak egiten dituzte


Ikastaro horiek egiten dituztenen %58k ordaindutako lana dute, %32% ez-aktiboak dira eta %10 langabeak. Gehienbat emakumezkoak eta 20 urte eta 34 artekoak dira. Bidasoa Behereko biztanleak izan ziren ikastaro horietan ehuneko handiena izan zutenak (%2,3).





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos
Tel.: +34-945 017 531. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lehenengo autonomia-erkidegoa zen Euskal AE biztanleriaren prestakuntzan

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak
Eragiketa kodea : 
010152
Periodikotasuna : 
Hamar urtekoa
Denbora arloa : 
CENSOS DE POBLACIÓN Y VIVIENDAS. Nivel de instrucción AÑO 2001
Eguneratze data : 
2004/05/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002572_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali