2004/04/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO MARTXOA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2004ko martxoan



Azken hamabi hilabeteetan (2004ko martxoa, 2003ko martxoarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuek %3,9ko gehikuntza izan zuten.


2004ko martxoan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,5 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta martxorako urte arteko tasa %3,9ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.

2004ko martxoan, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,8 igo ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera desberdina izan zuten: aurreko hilaren aldean %0,7 igo zen Eraikuntza eta %1,2 igo ziren Obra Zibileko lehengaien kostuak, hau da, bost hamarren gehiago. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, zeinu desberdineko ibilbideak izan zituztela ikusiko dugu: Eraikuntzako lehengaien kostuak %4,2 hazi ziren, eta obra zibilekoak, aldiz, %2,5.


Martxoan prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: metalezko hoditeria (%6,7), petroliotik eratorritakoak (%6,0), leherkariak eta gasak (%3,3), karea, igeltsua eta eskaiola (%2,4) eta burdina eta altzairua (%2,2) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten erabilitako makineria osagarriak (%-1,6), garbitzeko eta txukuntzeko materialak (%-1,6), beira (%-1,1) eta plastikozko hoditeria eta isolatzaile termikoak (%-0,8) lehengaiek.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: burdina eta altzairua (%12,3), metalezko hoditeria (%10,1), karea, igeltsua eta eskaiola (%10,0), zementutik eratorritako artikuluak (%7,5) eta pinturak eta bernizak (%7,1). Aitzitik, urteko arteko prezioetan (2004ko martxoa, 2003ko martxoaren gainean), murrizketak izan zituzten asfalto-produktuak (%-8,8), petroliotik eratorritakoak (%-8,6), harri elaboratua (%-5,0), bulego-materiala (%-3,9) eta beira (%-3,6) lehengaiek.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2004ko martxoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/04/30
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002563_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali