HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2003an jaiotzak %6,4...

2004/06/25eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2003ko laugarren hiruhilekoa



2003an jaiotzak %6,4 gehitu ziren Euskal AEn



4.819 ume jaio ziren 2003ko laugarren hiruhilekoan eta hirugarren eta ondorengo umeak %6,5 izan ziren.



2003ko Jaiotzen Estatistikako behin-behineko emaitzen arabera, 19.189 ume jaio ziren eta Euskal AEtik kanpo izandako erditzeen informazioaren faltan, 2002an baino %6,4 gehiago izan ziren, Eustaten datuen arabera.



2003ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.819 ume jaio ziren, 2002ko laugarren hiruhilekoan baino %6,4 gehiago. Horietatik 1.611 urrian jaio ziren, 1.635 azaroan eta 1.573 abenduan. Lurraldez lurralde, Araban 659 haur jaio ziren, Bizkaian 2.465, eta Gipuzkoan 1.695, beraz, hiru lurraldeetan izan ziren aurreko urteko hiruhileko berean baino jaiotza gehiago.



Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.857 haur (%59,3), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.650 haur (%34,2) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 312 (%6,5) izan ziren.



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gora ditu



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean izan baitziren erditzeen %45,5. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 3539 urte artekoa (%26,6); 2529ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %18,7 ekarri baitzituen; eta 20-24ko taldeak %4,8 besterik ez zuen hartu.



40 urtetik gorako adinarekin umeak izaten dituzten amak (%3,3) gehiago dira 20 urtetik behera izaten dituztenak baino (%1).



Ezkontzaz kanpoko jaiotzek guztizkoaren %20,9 hartu zuten, 2002ko aldi berean lortutako kopuruaren gainetik. Lurraldeka, Gipuzkoan izan zen ehunekorik handiena (%21,7), ondoren Bizkaian (%20,6) eta azkenik Araban (%20,5).









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003an jaiotzak %6,4 gehitu ziren Euskal AEn

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2004/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002601_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali