HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2004ko lehenengo hiruhilekoan,...

2004/09/20ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2004ko lehenengo hiruhilekoa



2004ko lehenengo hiruhilekoan, ezkontza zibil gehiago izan ziren 2003ko aldi berean baino



Mantendu egin zen gero eta nagusiago ezkontzeko joera



Euskal AEn 1.216 ezkontza izan ziren 2004ko lehen hiruhilekoan, hau da, 2003ko laugarren hiruhilekoan izandako 2.117 ezkontzen erdia baino gehixeago, eta 2003ko lehen hiruhilekoan izandako kopuru ia bera, Eustaten datuen arabera. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egiten da, batez ere urtarrilean eta otsailean.



Aurreko urteetan geratu den bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (%65,1) hiruhileko horretan izan zen. Erlijiozko ezkontzak baino gehiago izan ziren eta aurreko urteko aldi berean izandako ezkontza zibilen ehunekoa 5 puntutan gainditu zuten. Araba (%67,4) izan zen aurreko urteko hiruhileko beraren aldean ezkontza zibilen ehunekoa (%72,5) murriztu zuen bakarra. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, ehuneko 5 eta 9 puntu gehitu eta %63,4ra eta %68,1era iritsi ziren, hurrenez hurren.



2004ko lehen hiruhileko horretako 1.216 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 1.171 gizonezko eta 1.196 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 1.076 senarrentzat (%92), lehen ezkontza izan zen; 15 alargun eta 80 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoen antzekoa izan zen: aurretik ezkongabe zirenak 1.081 izan ziren; alargunak, 7; eta dibortziatuak, 108.



Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %75ek zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, berriz, % 61ek. Kopuru horiek aurreko urteko hiruhileko berekoak (%73 eta %57, hurrenez hurren) baino handiagoak dira; eta, era berean, 2003ko urte osoan izan zirenak baino altuagoak. Horrenbestez, beste hiruhileko bat gehiagoz, mantendu egin da biztanleak zaharrago ezkontzeko joera.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: 49-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2004ko lehenengo hiruhilekoan, ezkontza zibil gehiago izan ziren 2003ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2004/09/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002655_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali