HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2007ko urtarrilean bidaiarien...

2007/02/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2007KO URTARRILA


2007ko urtarrilean bidaiarien sarrerak %5 gehitu dira


2006ko urtarrilaren aldean, bestalde, bidaiariek %10 gau gehiago igaro dituzte.


Eustaten datuen arabera, 2007ko urtarrilean 108.287 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 5.500 gehiagok eta, horrenbestez, %5eko gehikuntza izan da. Bizkaian %11 gehitu da etorritako bidaiari kopurua eta Araban %2; Gipuzkoan ez da aldaketarik izan (%0).


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %3ko gehikuntza izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %15ekoa. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua gehitu egin da Bizkaian (%8), baina Araban (%3) eta Gipuzkoan (%2) bidaiarien kopurua gutxitu egin da. Hiru lurralde historikoetara etorri da atzerritar gehiago: Arabara %21 gehiago, Bizkaira %21 gehiago eta Gipuzkoara %5 gehiago.


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, besteak beste Kataluniatik, Aragoitik, Kanarietatik, Gaztela eta Leondik, Valentziatik, Galiziatik eta Nafarroatik etorritakoen kopurua gehitu egin da. Baina bidaiari gutxiago etorri da batez ere Madrildik, Balearretatik, Galiziatik eta Euskal Autonomia Erkidegotik. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Frantziatik, Italiatik, Portugaldik, Iberoamerikatik eta AEB-Kanadatik; aitzitik, Alemaniatik, Austriatik eta Danimarkatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da, besteak beste.


2007ko urtarrilean 196.765 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko urtarrilaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %10 gehitu da, guztira 18.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %8 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %14 eta Gipuzkoan %6.


Batez besteko egonaldiaren iraupena gehitu egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urtean batez besteko hori 1,74 egunekoa izan zen eta aurtengo urtarrilean 1,82 egunekoa. Beraz, indize horrek gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan.


Plazen okupazio mailak %7ko gehikuntza izan du; aurreko urteko urtarrilean %29,07koa zen eta aurtengo urtarrilean %31,08koa. Gehikuntza hori Araban (%14) eta Bizkaian (%11) eman da; Gipuzkoan, aitzitik, pixka bat murriztu da (%-1).


Nekazalturismoa: Bidaiarien sarrerak gehitu ziren (%11), baita bidaiariek igarotako gauak ere (%21)


Urtarrilean 4.228 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %11 gehiago; bidaiari kopurua %75 gehitu da Araban eta %20 Bizkaian, baina Gipuzkoan %10 murriztu da. Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora etorritako bidaiarien kopurua guztira %16 gehitu da: Araban %72 eta Bizkaian %22; baina Gipuzkoan %3 murriztu da. Euskal Autonomia Erkidegoan %37 atzerritar gutxiago izan da: Gipuzkoan kopuru hori %63 murriztu da, Bizkaian ez da aldatu kopurua eta Araban (ehunekoak aintzat hartuta) nabarmen egin du gora.


Urtarrilean 11.426 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan; honek %21eko gehikuntza ekarri du aurreko urteko hilabete beraren aldean. Urtetik urtera, bada, Araban (%138) eta Bizkaian (%68) hazkunde-tasa positiboak izan dira; Gipuzkoan, ordea, %16ko gutxitzea eman da.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldi kopurua gehitu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2006ko urtarrilaren aldean; hain zuzen, duela urtebete 2,48 eguneko batez bestekoa izan zen eta aurtengo urtarrilean 2,70ekoa. Bilakaera positibo hau Araban eta Bizkaian eman da, baina Gipuzkoan indizeak behera egin du.


Plazen okupazio maila %10 gehitu da. Araban gora egin du (%113) eta Bizkaian ere bai (%53); Gipuzkoan, berriz, behera egin du (%-23).


1. taula: Hileko emaitzak


Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko urtarrilean bidaiarien sarrerak %5 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2007
Eguneratze data : 
2007/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002619_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali