2004/07/16ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2004ko 2. hiruhilekoa



4.400 landun gehiago eta 6.300 langabe gutxiago, azken hiru hilabetean, Euskal AEn


Langabezia-tasa, 2004ko bigarren hiruhilekoan, % 8koa izan da, 2004ko lehen hiruhilekoan baino sei hamarren txikiagoa.


Euskal AEko lan merkatuan 901.700 landun zeuden 2004ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino % 0,5 gehiago, Eustatek lantzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestaren (BJA) arabera. Beste alde batetik, langabezia-tasa % 8,6koa zela kalkulatu zen aurreko hiruhilekoan, eta % 8ra txikiagotu da.


2004ko lehen hiruhilekoaren aldean, langabeak 6.300 gutxiago izan dira, eta langabezia-tasak 0,6 ehuneko-puntu egin du behera. Biztanleria landunak eta langabeak izandako bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 54,9koa da.


Gizonezkoen langabezia-tasa % 6,5era jaitsi da eta puntu erdi galdu du, eta emakumezkoena ere, askoz handiagoa den arren (% 10,1), zortzi hamarren jaitsi da. Gazteen langabezia-tasa puntu bat baino gehixeago murriztu da, eta 16tik 24 urtera bitarteko bost gazte aktibotik bat barne hartzen du ia (% 19,7).


Euskal AEn, langabezia-tasa puntu bat beherago dago Eurogunean eta 25 herrialdeko Europar Batasunean baino


Euskal AEko langabezia-tasa, 2004ko bigarren hiruhilekoan, ehuneko-puntu bat apalagoa izan da Euroguneko herrialdeena baino. EUROSTATek (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa) emandako datuen arabera, Eurogunean, 2004ko maiatzean, % 9koa zen oraindik langabezia-tasa. Europar Batasun osoaren tasa —25 herrialdeena— Eurogunekoaren berdina da.


Langabezia-tasa jaitsi egin da hiru lurralde historikoetan


Gizonezko langabeak, guztira 36.700dira, hots, 2.600 gutxitu dira. Emakumezkoen artean, 3.700 gutxiago dira langabeak, guztira 41.800. Jaitsiera aipagarriak izan dira, orobat, 16tik 24 urtera bitartekoen multzoan (-1.600) eta, batez ere, 25etik 44 urtera bitartekoenean (6.600 langabe gutxiago).


Langabeak bigarren hiruhileko horretan 78.500 zirela zenbatu da, hiru lurraldeetan gutxitu direlarik. Bizkaian, 44.600 ziren langabeak, hiru hilabete lehenago baino 3.000 gutxiago; hala ere, Bizkaiko tasa, % 8,8koa, hiru lurraldeetatik altuena da. Araban, guztira 9.000 langabe izanik, 2.400 gutxiago dira, eta Arabako langabezia-tasa % 6,2ra jaitsi da. Gipuzkoan, 800 langabe gutxiago dira, langabezia-tasa % 7,6koa da, eta guztira 24.900 dira langabeak.


Beste alde batetik, 45 urtetik gorakoak gehitu egin dira (+1.900).




Euskal AEn 900.000 landun baino gehiago daude 2004ko bigarren hiruhilekoan


Landunak 901.700 dira, duela hiru hilabete baino 4.400 gehiago. Lurraldeka, Gipuzkoan eta Araban okupazioa handitu egin da (2.600 eta 1.800 enplegu gehiago, hurrenez hurren); Bizkaian, aldiz, ehun landun gutxiago dira.



Eraikuntzak 5.900 enplegu garbi sortu ditu, eta beste sektoreetan, berriz, okupazioa murriztu egin da


2004ko lehen hiruhilekoaren aldean, lau ekonomia-sektoreetako bakar batean handitu da landunen kopurua, eraikuntzan, hain zuzen. Sektore horretan 5.900 enplegatu gehiago daude. Gainerako sektoreetan —lehen sektorean, industrian eta zerbitzuetan— 1.600 inguru landun gutxiago daude.


Sexuari dagokionez, Euskal AEko biztanleria landunaren gehikuntza gizonezkoen zein emakumezkoen artean gertatu da: 2.600 eta 1.800 landun gehiago, hurrenez hurren, aurreko hiruhilekoan baino.


Okupazio-tasa (16tik 64 urtera bitarteko biztanleen kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa) % 64koa da, hots, hiru hilabete lehenago baino lau ehuneko-hamarren gehiago. Tasa hori % 74,8koa da gizonezkoentzat; eta emakumezkoentzat, berriz, % 53,1ekoa besterik ez.


Lurralde historikoen arabera, Arabak eta Gipuzkoak okupazio-tasa bera izan dute, % 66,9koa; horrenbestez, bederatzi eta bost hamarreneko gehikuntza izan dute, hurrenez hurren. Bizkaian da tasarik apalena (% 61,5), eta 2004ko lehen hiruhilekoan zuen tasa bera da.


Hiru etxegunetik ia bitan (% 63,5) kide guztiek dute lana, aurreko hiru hilabetean baino 5.800 etxegune gehiagotan. Bestalde, kide aktibo guztiak lanik gabe dituzten etxeguneak % 2,6 dira (Euskal AEn, guztira, 733.900 etxegune daude zenbaturik).


Urte arteko analisiaren arabera, zerbitzu-sektorean 15.400 enplegu garbi sortu ziren 2003ko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta gainerako sektoreetan 9.100 galdu ziren


Biztanleria landuna 6.500 pertsona hazi da (% 0,7), 2003ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Emakumezkoen okupazio-tasak, ehunekotan, 1,5 puntu egin du gora; gizonezkoena, aldiz, hamarren bat jaitsi da. Lurralde historikoka, Bizkaiko eta Gipuzkoako tasak igo egin dira (1,3 eta 0,2 ehuneko-puntu, hurrenez hurren), eta Araban zortzi hamarren jaitsi, azken hamabi hilabetean.


Azken urtean, zerbitzuen sektorean 15.400 enplegu garbi sortu dira. Hala ere, beste arlo batzuek pisua galdu dute: industria (5.900 landun gutxiago), eraikuntza (-1.600) eta nekazaritza (-1.600) arloek, alegia. Aldi horretan, okupazio-tasak, ehunekotan, zazpi hamarren egin du gora.


Langabezia-tasa ia puntu erdi jaitsi da azken urtebetean


Langabezia-tasak azken urtebetean lau ehuneko-hamarren egin du behera Euskal AEn. Sexuaren arabera, emakumezkoentzat ia ehuneko puntu eta erdi jaitsi da, eta bi hamarren igo gizonezkoentzat. Gazteen langabezia-tasa ehuneko 2,8 puntu jaitsi da, eta 45 urte edo gehiagokoen taldeenak bederatzi hamarren egin du gora. Hiru lurralde historikoetan egin du behera langabezia-tasak: Araban (-1,5 ehuneko-puntu), Bizkaian (-0,3), eta Gipuzkoan (-0,2).




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª José Santamaría Gallardo
Tel.: +34-945 017 533. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

4.400 landun gehiago eta 6.300 langabe gutxiago, azken hiru hilabetean, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2004/07/16
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002618_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali