2004/10/14ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA: FAMILIAK 2004ko 2. hiruhilekoa



6 urtetik 14ra bitarteko adingabeen hamarretik bederatzik jada ordenagailua erabiltzen du eta %38,2 internautak dira


Internauten %75 ikastetxean ibiltzen dira Interneten


6 eta 14 urte arteko adingabeen %90,6k dio azken hiru hiletan ordenagailu pertsonala erabili duela, iaz baino %8 gehiagok, Eustatek landutako datuen arabera. 15 urtetik 24ra artekoek baino 7,3 ehuneko-puntu gehiago eta 15etik 34ra artekoak baino 24,3 gehiago.


Adingabeek gehienbat jolasetarako (%95) erabili dute ordenagailua, baina testu prozesagailua ere askok (%56) erabili dute. %11,4k CD-ROMak edo DVDak kopiatzeko erabili du PCa eta 15 urte edo gehiagokoen artean ehunekoa %42,5era iritsi da.


Azken hiru hiletan, 8 adingabetik 7k (%86,9) ordenagailua ikastetxean erabili du eta %77,1ek etxean (urtebete lehenago baino 10 eta 5,8 ehuneko-puntu gehiago, hurrenez hurren).


6 urtetik 14ra arteko ikasleen %43,6k Interneten ibiltzeko aukera dute ikastetxean


6 urtetik 14ra bitarteko biztanleriaren ia erdiak (%47,3) aukera du Internetera etxetik sartzeko eta %43,6k ikastetxetik sartzeko. Urtebete lehenago ikastetxetik sartzeko aukera %37,1ek besterik ez zuten.


Azken hiletotan, adingabeen %38,2 Internetera konektatu da, urtebete lehenago baino %7 gehiago. Hala ere, Internetera gehien konektatu den adin-taldea 15urtetik 24ra bitartekoa da (%76,7), 6tik 14ra bitartekoen bikoitza konektatu baita, hain juxtu. 25etik 34rakoan tasa igo eta %53,6ra iritsi da eta adin horretatik aurrera, ostera, %50era jaitsi da.


Internauta adingabeen lautik hiru (%74,5) ikastetxean ibiltzen dira Interneten, %63,7 etxean eta %17 beste tokiren batean. Ikastetxean ibiltzeko aukera nabarmen hazi da: %16,2 azken urtean.


Internauta adingabeen erdia baino gehiagok hedabideen orriak bisitatzen ditu


Internauta adingabeen lautik hiruk liburutegiak eta bestelako dokumentazio-zentroak bisitatu ditu, %59k hedabideak (%68,7k, 15 urte edo gehiagokoen artean) eta %55,8k aisialdirako WEBak. TXATen erabilera ere nabaria da, ia erdiak erabili du, eta 15 urte eta gehiagoko biztanleriak %34,8. Alderantziz gertatu da posta elektronikoarekin: %36,7k erabili du eta aztertutako gainerako biztanleriak %80.


Adingabeen %36,1ek euskara erabiltzen du nabigaziorako, 15 urtetik 24rako gazteek baino 11,2 puntu gehiagorekin. %4,5ek besterik ez du ingelesa erabiltzen.


%5 gehitu dira egunkari elektronikoen aipamenak azkeneko sei hilabeteetan


Euskal AEko internautek azken urte erdian egunkari elektronikoetan izandako aipamenak %5 igo dira eta aipatutako WEB guztien bostetik bat izatera iritsi dira. Azpiko taulan ikus daitekeenez, aipatutako lehenengo bost WEBen artean agertzen dira bi egunkari digital eta Eusko Jaurlaritzaren bi erakunderen orriak.




Aipamen gehiago izan dituzte GIPUZKOA.NET, IBERIA.COM eta ELPAIS.ES WEBek


Gipuzkoako Foru Aldundiko orri ofizialak 7.600 aipamen gehiago izan ditu joan den urte erdian eta berau izan da gehien igo dena. Iberiak jarraitzen dio, 6.600 aipamen gehiagorekin eta El Paisen bertsio elektronikoak, 6.400 gehiagorekin. Bestalde, HOTMAIL gero eta gehiago erabiltzen dute WEB bezala, bilatzaile bezala baino (54.000 hiruhileko honetan, urtebete lehenago baino 40.400 gehiago) eta 2004ko 2. hiruhilekoaren rankingean 2. postua lortu du.


Hamar internautetatik bederatzik GOOGLE erabiltzen dute bilatzaile gisa


GOOGLE da gehien erabili duten bilatzailea, milioi erdi pasak (550.600) aipatu baitute, duela urte erdi baino 42.600 gehiagok. YAHOOk 83.000 erabiltzaileei eutsi die eta TERRAk 16.000 galdu ditu.



Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jesus Rodriguez Marcos
Tel.: 31-945 017 531. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

6 urtetik 14ra bitarteko adingabeen hamarretik bederatzik jada ordenagailua erabiltzen du eta %38,2 internautak dira

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION-FAMILIAS 2º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2004/10/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002680_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali