2004/09/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2004KO ABUZTUA



Bidaiarien sarrerak %10 eta gaualdiak %16 gehitu ziren 2004ko abuztuan


Ekainean, uztailean eta abuztuan 42.000 bidaiari-sarrera gehiago erregistratu ziren 2003ko aldi berean baino, hau da, %9 gehiago.



2004ko abuztuan, Eustatek eskainitako datuen arabera, 195.188 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 18.000 sarrera gehiago, hau da, %10eko gehikuntza. Bidaiarien sarrerak gehitu egin ziren Bizkaian (%25) eta Gipuzkoan (%4), baina %7 gutxiago izan zuten Araban, 2003ko abuztuko datuen aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %8 igo ziren eta atzerriko bidaiarienak, ostera, %15. Estatuko zein atzerriko bisitariak gehitu egin ziren Bizkaian (%20 eta %34, hurrenez hurren) eta Gipuzkoan (%4% eta %5, hurrenez hurren); baina talde biak urritu ziren Araban (%-6 eta %-8, hurrenez hurren).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Madrildik, Kataluniatik, Andaluziatik, Valentziatik, Galiziatik, Asturiastik eta Aragoitik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, berriz, Gaztela eta Leondik, Balearretatik eta Kantabriatik etorritakoak, batez ere. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Alemaniatik, Italiatik, Portugaldik, AEB-Kanadetatik, Holandatik, Irlandatik eta Erresuma Batutik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, Belgikatik, Danimarkatik eta Iberoamerikatik etorritakoak.


2004ko abuztuan erregistraturiko gaualdiak 424.075 izan ziren, hau da, iazko abuztuaren aldean %16ko gehikuntza eta 60.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten hiru lurraldeetan: %34 igo ziren Bizkaian, %8 Gipuzkoan eta %1 Araban.


Euskal AE osotara hartuta, 2004ko abuztuan bidaiarien batez besteko egonaldia %5 luzatu eta 2,06 egunetik 2,17ra pasa zen. Indize hori hiru lurralde historikoetan igo zen: Araban %8, Bizkaian %7 eta Gipuzkoan %4, urte arteko baliotan.


Plazakako betetze-maila %13 igo eta iazko abuztuko %61,44tik aurtengo abuztuko %69,25era pasa zen. Euskal AE osotara hartuta, gelakako betetze-maila ere %13 hobetu zen, Bizkaian %24 eta Gipuzkoan %10 hazi zen, baina Araban %2 murriztu zen.


Ekainean, uztailean eta abuztuan, Euskal AEn, %9ko gehikuntza izan zen bidaiarien sarreretan 2003ko udaren aldean eta hazkundeak hiru herrialdeetan eragin zuen: Bizkaian %18 gehitu ziren eta Gipuzkoan eta Araban %3, bietan. Aldi berean, gaualdiak %13 gehitu ziren eta 2003ko udan baino 120.000 gaualdi gehiago izan ziren. %21 gehitu ziren Bizkaian eta %8 Araban eta Gipuzkoan.




NEKAZALTURISMOA:


Gutxitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%-15), baina gehitu gaualdiak (%9)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 10.580 bidaiari-sarrera zenbatu ziren abuztuan, aurreko urteko hil berean baino %15 gutxiago: %18 murriztu ziren Araban, %14 Bizkaian eta %14 Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %15 gutxitu ziren Euskal AEn eta hiru lurraldeetan ere gutxitu egin ziren: Araban %21 murriztu ziren, Bizkaian %21 eta Gipuzkoan %8. Atzerritik etorritakoak ere %15 murriztu ziren Euskal AE osoan; gehitu egin ziren Araban (%8) eta Bizkaian (%15), baina nabarmen jaitsi ziren Gipuzkoan (%45).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 58.946 izan ziren abuztuan, 2003ko hil berean baino %9 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan ziren herrialde guztietan: Araban %13 hazi zen, Gipuzkoan %10 eta Bizkaian %4.


Bidaiariko batez besteko egonaldia duela urtebeteko 4,36 egunetik aurtengo abuztuko 5,57ra luzatu zen; Araban %39 luzatu zen, Gipuzkoan %28 eta Bizkaian %21 eta horregatik, bisitari gutxiago izanda ere, gaualdiak gehitu egin ziren.


Plazakako betetze-maila %5 gehitu zen, Euskal AE osotara hartuta. Lurraldez lurralde, Gipuzkoan %6 igo ziren, Bizkaian %5 eta Araban %3.


2004ko ekainean, uztailean eta abuztuan, Euskadiko nekazalturismoetan, iaz baino %4 bidaiari-sarrera gehiago izan ziren, eta gaualdiak %13 hazi ziren aldi berean, hiru lurraldeei modu positiboan eraginez.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %10 eta gaualdiak %16 gehitu ziren 2004ko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002656_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali