2004/08/20ko prentsaoharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2004KO UZTAILA


Bidaiarien sarrerak % 7 eta gaualdiak % 10 gehitu dira 2004ko uztailean



Atzerritik datozen bidaiarien sarrerak % 3 igo dira; eta % 10, Estatutik datozenenak.



2004ko uztailean, 175.155 bidaiarisarrera erregistratu dira Euskal AEko hotelestablezimenduetan. Aurreko urtearen aldean, 11.000 sarreratik gorako gehikuntza izan da, hau da, % 7koa. Eustatek landutako datuak dira horiek guztiak. Hiru lurralde historikoetan gehitu dira bidaiarien sarrerak: Bizkaian (% 19), Araban (% 2) eta Gipuzkoan (% 1), 2003ko uztaileko datuen aldean.


Estatutik datozen bidaiarien sarrerak % 10 igo dira; atzerritik datozen bidaiarien sarrerak, berriz, % 3 ugaritu dira. Hala Estatuko bidaiariak nola atzerrikoak gehitu egin dira Bizkaian (% 16 eta % 23, hurrenez hurren) eta Araban (% 1 eta % 5, hurrenez hurren); Gipuzkoan, ostera, ugaritu egin dira Estatuko bidaiariak (% 8) eta urritu atzerrikoak (% 11).


Estatutik datozen bidaiarien artean, gehitu egin dira Kataluniatik, Andaluziatik, Valentziako Erkidegotik, Galiziatik eta Kanarietatik datozenak. Eta urritu egin dira, batez ere, Madrildik eta Euskal AEtik beretik etorriak. Atzerrikoen artean, ugaritu egin dira Frantziakoak, Erresuma Batukoak, Italiakoak, Belgikakoak eta Irlandakoak, besteak beste; gutxitu egin dira, ordea, AEBKanadetakoak, Portugalgoak, Suediakoak eta Japoniakoak.


Gaualdiak, 2004ko uztailean, 340.108 izan dira, aurreko urteko uztailean baino % 10 gehiago, hots, 32.000 gaualdi gehiago. Euskal AEko hiru lurraldeetan urte arteko bilakaera positiboa izan dute gaualdiek: % 12 hazi dira Bizkaian; % 11 Gipuzkoan; eta % 7 Araban.


Batez besteko egonaldia luzatu egin da uztailean, Euskal AE osoan; izan ere, 1,88 egunekoa izatetik 1,94 egunekoa izatera pasa da (% +3). Indize hori handitu egin da Gipuzkoan (% 10) eta Araban (% 5), eta txikitu Bizkaian (% 6), urte arteko kopurutan.

Plazen betetzemailak % 6 egin du gora: iazko uztailean % 52,01 zen; eta joan berri den uztailean, aldiz, % 55,26. Gelen betetzemaila ere handitu egin da, % 5 Euskal AEko guztizkoan, eta, horrenbestez, % 59,31 izatetik % 62,08 izatera pasa da.






NEKAZALTURISMOA


Gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (% 12) eta gaualdiak (% 17)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 10.699 bidaiarisarrera zenbatu dira joan den uztailean, aurreko urteko hil berean baino % 12 gehiago: % 5 ugaritu dira Bizkaian, % 11 Araban, eta % 9 Gipuzkoan. Estatutik datozen bisitariak % 11 gehitu dira Euskal AEn, hiru lurraldeetan ere ugarituta: Bizkaian % 19, Gipuzkoan % 6 eta Araban % 13 gehitu dira. Atzerrikoak % 20 izan dira Euskal AEko guztizkoan, haien kopurua hazi egin baita Gipuzkoan (% 37) eta Bizkaian (% 7), eta pixka bat jaitsi Araban (% 2).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 35.069 izan dira uztailean, 2004ko hil berean baino % 17 gehiago. Urte arteko hazkundetasa positiboak izan dira hiru lurraldeetan ere: Bizkaian % 34 gehitu da, Gipuzkoan % 10 eta Araban % 6.


Batez besteko egonaldia, bidaiariko, duela urtebete 3,14 egunekoa izatetik azken uztail honetan 3,28koa izatera igaro da. Izan ere, handitu egin da Bizkaian (% 14) eta Gipuzkoan (% 1) eta txikitu Araban (% 5).


Plazen betetzemaila % 10 hazi da Euskal AEko guztizkoan. Lurraldeka, handitu egin da Bizkaian (% 33) eta Gipuzkoan (% 7), eta txikitu Araban (% -13).






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak % 7 eta gaualdiak % 10 gehitu dira 2004ko uztailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/08/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002645_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali