2004/10/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2004KO IRAILA



Bidaiarien sarrerak %8 gehitu ziren 2004ko irailean



Udako hilabeteetan (uztaila-iraila), 42.000 bidaiari-sarrera gehiago erregistratu ziren 2003ko aldi berean baino, hots, %8 gehiago.



Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ostalaritza-establezimenduetan, 167.311 bidaiari-sarrera erregistratu ziren 2004ko irailean. Zifra horiek erakusten dute %8 gehiago izan zirela aurreko urteko hil berean baino, hau da, 12.000 sarrera gehiago izan zirela. Hiru herrialdeetan izan zuten bilakaera positiboa bidaiarien sarrerek: gehitu egin ziren Bizkaian (%18), Gipuzkoan (%2) eta Araban (%1).


Estatuko bidaiarien sarrerak %9 gehitu ziren eta atzerriko bidaiarienak %6, Euskal AE osoan. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua igo egin zen bi herrialdetan, Bizkaian (%16) eta Gipuzkoan (%9), baina jaitsi egin zen Araban (%-5). Atzerritarrek ere joera desberdinak izan zituzten hiru lurraldeetan: gehitu egin ziren Araban (%24) eta Bizkaian (%22), baina urritu egin ziren Gipuzkoan (%-11).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren autonomia-erkidego ia guztietakoak, baina batez ere Madrildik, Kataluniatik, Valentziatik, Andaluziatik, Aragoitik eta Nafarroatik etorritakoak. Asturiastik, Balearretatik, Extremaduratik eta Galiziatik etorritakoak besterik ez ziren gutxitu. Atzerriko bidaiarien artean, igo egin ziren, besteak beste, Frantziatik, Erresuma Batutik, Alemaniatik, AEB-Kanadatik eta Belgikatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, batez ere, Portugaldik, Italiatik eta Greziatik etorritakoak.


2004ko irailean erregistraturiko gaualdiak 332.756 izan ziren, beraz, iazko irailean baino %10 gehiago, hots, 29.000 gaualdi gehiago. Urte arteko bilakaera desberdina izan zuten gaualdiek hiru lurralde historikoetan: %26 gehitu ziren Bizkaian, mantendu egin ziren Gipuzkoan (%0,0) eta apur bat jaitsi ziren Araban (%-1).


Bidaiarien batez besteko egonaldia %2 luzatu zen Euskal AE osotara hartuta, hau da, 2003ko iraileko 1,96 egunetik 2004ko iraileko 1,99 egunera pasa zen. Bizkaian %7 luzatu zen eta %2 laburtu zen Araban eta Gipuzkoan.


Plazakako eta gelakako betetze-mailak %7 igo ziren Euskal AE osoan. Igoera horren eragina ez zen berdina izan lurraldeka: nabarmen igo zen Bizkaian, apur bat Gipuzkoan eta apur bat jaitsi zen Araban.


Udako hilabeteetan (uztaila-iraila), Euskal AEn, %8 gehiago izan ziren bidaiarien sarrerak 2003ko udaren aldean, eta igoera horrek ere desberdin eragin zuen lurraldeetan: nabarmen igo zen Bizkaian (%21), arinago Gipuzkoan (%2) eta Araban (%-1), ostera, murriztu egin ziren. Aldi berean, gaualdiak %12 gehitu ziren, hots, 2003ko udan baino 42.000 gaualdi gehiago izan ziren. %24 gehitu ziren Bizkaian, %7 Gipuzkoan eta %2 Araban.



Nekazalturismoa: gutxitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%-1) baina gehitu gaualdiak (%16)



Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 7.961 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan zen irailean, aurreko urteko hil berean baino %1 gutxiago. Lurraldeka, %8 gehitu ziren Bizkaian, baina %7 jaitsi ziren Gipuzkoan eta %2 Araban.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 23.922 izan ziren irailean, 2003ko hil berean baino %16 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan ziren herrialde guztietan: Araban %26koa, Bizkaian %21ekoa eta Gipuzkoan %11koa.


Batez besteko egonaldia, bidaiariko, ehuneko hemezortzi puntu luzatu zen Euskal AE osoan, 2003ko irailarekin alderatuta. Orain dela urtebeteko 2,55 egunetik aurtengo 3,00 egunera pasa zen eta hiru lurraldeetan izan zuen eragina: Araban %30 luzatu zen, Gipuzkoan %20 eta Bizkaian %12.


Plazakako betetze-maila %10 igo zen Euskal AE osoan eta gelakako betetze-maila ere %10 igo zen.


Udako hilabeteetan (uztaila-iraila), Euskadiko nekazalturismoetan, %3 bidaiari-sarrera gutxiago izan ziren iaz baino, baina gaualdiak %12 gehitu ziren aldi berean, hau da, 13.000 gaualdi gehiago izan ziren.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %8 gehitu ziren 2004ko irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEPTIEMBRE DE 2004
Eguneratze data : 
2004/10/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002682_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali