HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2004/09/29ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2004KO 2. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %22,4 igo ziren 2004ko bigarren hiruhilekoan



Lehenengo seihilekoan esportazioak %16,0 hazi ziren eta inportazioak %14,5.


Euskal AEko esportazioak 3.786,1 milioi eurora iritsi ziren 2004ko bigarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera. Zifra horrek %22,4ko igoera ekarri zuen, 2003ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Inportazioak 3.280,6 milioi eurora iritsi ziren, hots, 2003ko bigarren hiruhilekoan baino %23,0 gehiago. Datu horien arabera, 505,5 milioiko merkataritza-saldo positiboa eta esportazioek inportazioen gainean duten %115,4ko estaldura-tasa lortu ziren aldi horretarako.


2004ko bigarren hiruhileko horretan, esportazioek zein inportazioek urte arteko kontrako bilakaerak izan zituzten hiru lurraldeetan. Izan zuten gehikuntza handiagatik nabarmendu ziren Arabako esportazioak, %74,6ko hazkunde-tasa izan baitzuten, 2003ko hiruhileko beraren aldean. Hazkunde horren %85, garraio-materialen esportazioek izandako gehikuntzan (%149,2) oinarritu zen. Bizkaiko esportazioak gutxiago hazi ziren, %7,2, metalak eta euren manufakturak, garraio-materiala eta mea--produktuak sektoreetan bermatuta. Gipuzkoako esportazioek emaitza apalagoak izan zituzten eta %1,5eko gehikuntza-tasa lortu zuten, metalak eta euren manufakturak (%+38,1) eta garraio-materiala (%+5,1) sektoreek ezin izan zutelako berdindu gainerako sektoreen ekarpen negatiboa.


Inportazioen atalean ere Araba nabarmendu zen hiruhilekoko %46,9ko hazkunde--tasarekin eta Bizkaiak eta Gipuzkoak, berriz, antzeko hazkundeak izan zituzten, %17,8koa eta %16,1ekoa, hurrenez hurren.



2004ko lehenengo hiruhilekoaren balantzea: kanpora egindako salmenten emaitza onak garraio-materiala eta metalak eta euren manufakturak sektoreetan oinarritu ziren


2004ko lehenengo seihilekoan, Euskal AEko esportazioak 6.936,4 milioi eurora eta inportazioak 5.940,8 milioira iritsi ziren. Horrenbestez, esportazioak %16,0 hazi ziren 2003ko lehenengo seihilekoaren aldean, eta esportazioek %14,5eko hazkundea metatu zuten aldi horretan.


Eragiketen guztizko bolumena (esportazioak gehi inportazioak), 2003ko lehenengo sehilekoko 11.170,2 milioi eurotik aurtengo lehen sei hilabeteotako 12.877,2 milioira pasa zen, hau da, aurreko urteko aldi beraren aldean %15,3 hazi zen.



Seihileko horretan, merkataritza-superabita (esportazioak – inportazioak) 995,6 milioira iritsi zen eta duela urtebete, urtearen lehen erdiaren amaieran, 788,9koa izan zen, beraz, %26,2 hazi zen. Esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasa ere hobetu eta iazko %115,2tik aurtengo %116,8ra pasa zen.


Europar Batasuna helburu duten esportazioak %10,6 hazi ziren eta hazkunde-tasak lortu zituzten Frantziara (%16,2), Alemaniara (%10,3), Erresuma Batura (%18,2), Portugalera (%6,8) eta Belgikara (%6,0) bideratutakoek. Italiara (%-9,0), Irlandara (%-35,5), Suediara (%-4,3) eta Danimarkara (%-1,3) egindakoak, aldiz, murriztu egin ziren.


Europar Batasunetik kanpo, Japoniarako (%175,8) eta Mexikorako (%175,8) esportazioak igo egin ziren, baina jaitsi Ameriketako Estatu Batuetako salmentak (%-8,8)


Sektore-ikuspuntutik, seihilekoko esportazioen bilakaeran muga-zergen sekziorik dinamikoena garraio-materiala izan zen, %51,4 hazi eta %70,3ko ekarpena egin baitzion guztizko hazkundeari. Bolumena kontuan hartuta, bigarren muga-zergen sekzioa metalak eta euren manufakturak izan zen eta honek ere %14,5eko hazkunde handia lortu zuen. Material elektrikoa da pisurik handiena duen muga-zergen sekzioa eta gehikuntza apalago lortu zuen, %2,3koa. Inportazioen atalean, mea-produktuak (%35,1), garraio-materiala (%32,4), metalak eta euen manufakturak (%11,2) eta material elektrikoa (%8,0) sekzioen inportazioak hazi egin ziren.


2004ko seihilekoko balantzean, lurraldeen arteko aldeak handiak izaten jarraitu zuten. Arabako esportazioek profil dinamikoa agertu zuten eta %31,0 hazi ziren 2003ko lehenengo seihilekoaren aldean. Bizkaikoak, erdiko egoeran, %19,8 hazi ziren eta Gipuzkoakoek aurrerapauso arina agertu zuten, %1,1 hazita.


Arabako esportazioen dinamismoa batez ere garraio-materialean (%60,2ko hazkundea) bermatu zen, eta gutxixeago metalak eta euren manufakturak (%23,2) sekzioan. Seihileko honetan, Bizkaiko esportazioei ere eragin zien garraio-materiala (%96,9) eta mea-produktuak (%48,4) arloen bilakaerak. Gipuzkoako esportazioek, aldiz, metalak eta euren manufakturak (%22,3) eta garraio-materiala (%5,6) sekzioetan besterik ez zuten bermerik izan.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.: +34-945 01 75 13. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %22,4 igo ziren 2004ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2004
Eguneratze data : 
2004/09/29
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002662_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali