2004/11/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004ko IRAILA



Euskal AEko industri jarduera %3,8 hazi zen 2004ko irailean


2004ko lehenengo bederatzi hilabeteko bilakaerak %4,8ko hazkundea izan zuen, 2003ko aldi beraren aldean.


EUSTATek landutako datuen arabera, 2004ko irailean, %3,8 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, urte arteko tasan. Balio homogeneotan, egutegiaren eragina zuzenduta, urte arteko aldakuntza %3,8ra iritsi zen. 2004ko lehenengo bederatzi hileko hazkunde metatua %4,8an kokatu zen balio absolututan, eta %3,6an balio homogeneotan.




2004ko irailean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zitzaizkien: garraio-materiala (%17,6), energia elektrikoa, gasa eta ura (%14,0), larruaren eta oinetakoen industria (%9,9), papera, edizioa eta arte grafikoak (%8,5) eta makineria (%7,0) arloei, besteak beste. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: ehungintza eta jantzigintza (%-26,5), ez-metalezko industria (%-17,9), petrolioa fintzea (%-11,3) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%-10,9) arloek, batik bat.


Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, hazkunde-tasa handienak sektore hauei egokitu zitzaizkien: energia elektrikoa, gasa eta ura (%23,2), petrolioa fintzea (%12,2), material elektrikoa (%10,1), kautxua eta plastikoa (%6,4) eta garraio-materiala (%6,2) arloei, besteak beste. Tasa negatiboak, berriz, honako hauek besterik ez zituzten izan: larruaren eta oinetakoen industria (%-14,4%), metalezko eta ez-metalezko meak (%-10,9), ez-metalezko industria (%-10,5), bestelako manufakturak (%-6,3), ehungintza eta jantzigintza (%-3,3) eta elikagai--industria (%-0,5) arloek.


Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenean, 2004ko irailean, igo egin ziren energiaren urte arteko tasa (%6,1), ekipo-ondasunena (%8,2), bitarteko ondasunena (%2,1) eta kontsumo-ondasunena (%1,7), kontsumo-ondasun ez-iraunkorren (%4,2) igoerak eraginda, kontsumo-ondasun iraunkorrak (%-2,5) jaitsi egin baitziren.


Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan, balio absolututan, energiak %20,0ko hazkundea metatu zuen, bitarteko ondasunek %3,8koa, ekipo-ondasunek ere %3,8koa eta kontsumo-ondasunek %0,6koa. Azken horiek honela banatu ziren: kontsumo--ondasun iraunkorrak %-1,4ra iritsi ziren eta ez-iraunkorrak %1,6ra.


Lurralde historikoka, Indize Orokorraren urte arteko bilakaerek erritmo desberdinak izan zituzten; balio absolututan, %9,4 hazi zen Araban, %3,8 Bizkaian eta %0,6 Gipuzkoan. Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan hazkunde metatuaren tasa handienak Arabak (%8,5) lortu zituen, ondoren Bizkaiak (%4,6) eta azkenik Gipuzkoak (%3,0).






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %3,8 hazi zen 2004ko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SETIEMBRE DE 2004
Eguneratze data : 
2004/11/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002690_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali