2004/07/01eko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004KO MAIATZA



Euskal AEko industri jarduera %4,7 hazi zen 2004ko maiatzean



Urteko lehenengo bost hilabeteetako bilakaerak %4,0ko hazkundea izan zuen, 2003ko aldi beraren aldean.


EUSTATek landutako datuen arabera, 2004ko maiatzean, %4,7 hazi zen Euskal AEko industri jarduera, balio absolututan, 2003ko hil beraren aldean. Balio homogeneotan, urte arteko aldakuntza %4,5era iritsi zen. 2004ko lehenengo bost hileko hazkunde metatua %4,0n kokatu zen, balio absolututan, aurreko urteko aldi beraren aldean; eta %3,4ko hazkundea izan zen, urte arteko alderagarritasuneko balio egokituetan.





2004ko maiatzean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zitzaizkien: energia elektrikoa, gasa eta ura (%26,1), material elektrikoa (%14,9) papera, argitalpena eta arte grafikoak (%8,5), kautxua eta plastikoa (%7,3) eta garraio-materiala (%5,4) arloei, besteak beste. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: ez-metalezko industria (%-32,2), metalezko eta ez-metalezko meak (%-25,5), larruaren eta oinetakoen industria (%-12,8), bestelako manufakturak (%-4,8), zurgintza (%-2,6) eta elikagai-industria (%-0,5) arloek, batik bat.


Urteko lehenengo bost hilabeteetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, hazkunde-tasa handienak sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%27,7), energia elektrikoa, gasa eta ura (%25,7), material elektrikoa (%8,4), kautxua eta plastikoa (%4,8) eta ehungintza eta jantzigintza (%4,4) arloei, besteak beste. Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan zituzten: larruaren eta oinetakoen industria (%-14,5), ez-metalezko industria (%-13,1), metalezko eta ez-metalezko meak (%-10,6) eta bestelako manufakturak (%-5,8) arloek, batik bat.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berrian, 2004ko maiatzean, nabarmen igo zen energiaren urte arteko tasa (%19,0) eta apalago ekipo-ondasunena (%4,8), bitarteko ondasunena (3,3) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrena (%2,5). Kontsumo-ondasun iraunkorrena (%-0,2) berriz, apur bat jaitsi zen eta beraz, kontsumo-ondasunak, osotara, %1,6 igo ziren.


Urteko lehenengo bost hilabeteetan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, energiak %26,2ko hazkundea metatu zuen, bitarteko ondasunek %2,6koa eta ekipo-ondasunek %1,6koa. Kontsumo-ondasunak, aldiz, %0,3 jaitsi ziren eta honela banatu ziren: kontsumo-ondasun iraunkorrak %-3,4ra iritsi ziren eta ez-iraunkorrak %1,2ra.


Lurralde historikoka, Indize Orokorraren urte arteko bilakaerek erritmo desberdinak izan zituzten; balio absolututan, %12,4 hazi zen Araban, %5,0 Bizkaian eta %0,2 Gipuzkoan. Urteko lehenengo bost hilabeteetan hazkunde metatuaren tasa handienak Arabari (%7,2) egokitu zitzaizkion, ondoren Bizkaiari (%3,5) eta azkenik Gipuzkoari (%2,6).







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: +34-945 017 514. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %4,7 hazi zen 2004ko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/07/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002610_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali