2004/10/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004ko ABUZTUA



Euskal AEko industri jarduera %6,9 hazi zen 2004ko abuztuan


2004ko lehenengo zortzi hilabeteko bilakaerak %4,8ko hazkundea izan zuen, 2003ko aldi beraren aldean.


EUSTATek landutako datuen arabera, 2004ko abuztuan, %6,9 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, urte arteko tasan. Balio homogeneotan, egutegiaren eragina zuzenduta, urte arteko aldakuntza %1,7ra iritsi zen. 2004ko lehenengo zortzi hileko hazkunde metatua %4,8an kokatu zen balio absolututan, eta %3,3an balio homogeneotan.




2004ko abuztuan, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zitzaizkien: material elektrikoa (%22,8), energia elektrikoa, gasa eta ura (%21,4), zurgintza (%17,2), ez-metalezko industria (%13,5) eta kautxua eta plastikoa (%12,8) arloei, besteak beste. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: larruaren eta oinetakoen industria (%-42,5), garraio-materiala (%-20,5), elikagai-industria (%-13,6), ehungintza eta jantzigintza (%-1,0) eta petrolioa fintzea (%-0,1) arloek, batik bat.


Urteko lehenengo zortzi hilabeteetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, hazkunde-tasa handienak sektore hauei egokitu zitzaizkien: energia elektrikoa, gasa eta ura (%23,9), petrolioa fintzea (%15,7), material elektrikoa (%9,8), kautxua eta plastikoa (%6,3) eta garraio-materiala (%4,7) arloei, besteak beste. Tasa negatiboak, berriz, honako hauek besterik ez zituzten izan: larruaren eta oinetakoen industria (%-20,3), metalezko eta ez-metalezko meak (%-11,0), ez-metalezko industria (%-9,9), bestelako manufakturak (%-6,6) eta elikagai-industria (%-0,7) arloek.


Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenean, 2004ko abuztuan, igo egin ziren energiaren urte arteko tasa (%13,7) eta bitarteko ondasunena (%12,6), baina ekipo-ondasunak %2,8 jaitsi ziren eta kontsumo-ondasunak %4,1, kontsumo--ondasun ez-iraunkorren (%-5,2) jaitsierak eraginda, kontsumo-ondasun iraunkorrak (%1,3) igo egin baitziren.


Egutegiaren eragina zuzenduta, energiaren urte arteko tasa %10,9ra iritsi zen eta bitarteko ondasunena %6,8ra. Ekipo-ondasunak, aldiz, %8,3 jaitsi ziren eta kontsumo--ondasunak %7,6 eta honela banatu ziren: kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %8,2 jaitsi ziren eta kontsumo-ondasun iraunkorrak %4,9.


Urteko lehenengo zortzi hilabeteetan, balio absolututan, energiak %21,5eko hazkundea metatu zuen, bitarteko ondasunek %3,9koa, ekipo-ondasunek %3,1ekoa eta kontsumo-ondasunek %0,3koa. Azken horiek honela banatu ziren: kontsumo--ondasun iraunkorrak %-1,6ra iritsi ziren eta ez-iraunkorrak %1,2ra.


Lurralde historikoka, Indize Orokorraren urte arteko bilakaerek erritmo desberdinak izan zituzten; balio absolututan, %9,8 hazi zen Bizkaian, %4,2 Araban eta %4,0 Gipuzkoan. Urteko lehenengo zortzi hilabeteetan hazkunde metatuaren tasa handienak Arabak (%8,5) lortu zituen, ondoren Bizkaiak (%4,6) eta azkenik Gipuzkoak (%2,8).







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 514. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %6,9 hazi zen 2004ko abuztuan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/10/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002665_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali