HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektoreko...

2004/08/06ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2004ko 2. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektoreko salmentak % 6,7 handitu ziren 2004ko bigarren hiruhilekoan


Handizkako sektoreko salmentak gehiago hazi ziren (% 7,5), kopuru nominaletan, txikizkako salmentak baino (% 5,1).


2004ko bigarren hiruhilekoko Barne Merkataritzaren Indizeak % 6,7ko urte arteko hazkunde nominala izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, merkataritza-sektoreko salmenten hazkunde erreala, 2004ko bigarren hiruhilekoan, % 1,7koa izan dela kalkulatu da.





Handizkako merkataritzak % 7,5 gehitu ditu urte arteko salmentak, urte honetako bigarren hiruhilekoan. Txikizkako merkataritzak, ordea, % 4,7 gehitu ditu.


Handizkako sektorean nabarmentzen da, salmenta nominalen hazkundeagatik, nekazaritza-produktuak eta elikagaiak arloa (% 12,6). Beste arlo batzuetan, aldiz, salmentek bilakaera nurritsuagoa izan dute: elikagaiez besteko kontsumo-gaiak (% 6,6), makinak eta tresnak (% 5,9) eta produktu erdilanduak eta txatarra (% 5,0) arloetan, hain zuzen.


Tradiziozko txikizkako sektorean, honako hauetan salmentek janariak (% 0,5) arloan baino hazkunde handiagoa izan dute: pertsonaren ekipamendua (% 7,2), bestelako kontsumo-ondasunak (% 6,5) eta etxeko hornikuntza (% 5,8) arloetan.

Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzan salmentak % 3,7 gehitu dira, kopuru nominaletan, 2004ko bigarren hiruhilekoan, batik bat elikagaietakoak diren salmentek (% 4,0) eraginda, gainerako produktuek gehikuntza txikiagoa izan baitute (% 2,0).


Lurraldeka, Barne Merkataritzako Indizeak Bizkaian (% 6,9) eta Gipuzkoan (% 6,9) izan ditu urte arteko hazkunde handienak, kopuru nominaletan. Araban, hazkundea neurritsuagoa izan da, % 5,6koa. Datu nominalak hazkunde errealetara ekarrita, honako emaitza hauek lortu dira: merkataritza-salmentak % 2,1 hazi dira Bizkaian, % 1,7 Gipuzkoan, eta % 0,5 Araban.


Urte honetako bigarren hiruhilekoan —eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean—, handizkako sektoreko salmentek hazkunde nominal handiagoa izan dute txikizkako sektoreko salmentek baino, Euskal AEko hiru lurraldeetan. Hala ere, salmentek kopuru errealetan izan duten bilakaerak adierazten du hiru lurraldeetan txikizkako sektoreak bilakaera positiboagoa izan duela handizkakoak baino.


Euskal AEko merkataritza sektorean enplegatutako langile-kopuruak % 2,5eko urte arteko hazkundea izan du 2004ko bigarren hiruhilekoan. Hazkunde bera izan da handizkako sektorean zein txikizkako merkataraitzan. Lurraldeei begiratuta, sektore horretan, enpleguaren urte arteko hazkunderik handiena Bizkaian (% 2.9) izan da; ondoren, Gipuzkoa (% 2,3) eta Araba (% 1,5) datoz. Handizkako arloan, enplegu-hazkunderik handiena Gipuzkoan (% 3,1) izan da; gero, Bizkaian (% 2,6), eta Araban hazkundea batez bestekoa baino txikiagoa izan da (% 1,3) Txikizkako arloan ere enplegua gehiago hazten da Bizkaian (% 3,0) eta Gipuzkoan (% 1,9), Araban baino (% 1,6).


Seihilekoa oro har harturik, langile-kopuruaren urte arteko hazkundea % 2,2koa izan zen. Handizkako sektorean langileak % 2,4 gehitu ziren, txikizkako sektorean baino gehiago (% 2,1).








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektoreko salmentak % 6,7 handitu ziren 2004ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002642_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali