2004/07/29ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA 2004ko 2. hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %5,1 hazi ziren 2004ko bigarren hiruhilekoan



Bigarren hiruhilekoaren datu hauekin, 2004ko lehenengo seihilekoan hazkunde nominala %3,8an kokatu zen, aurreko urteko aldi beraren aldean.


Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2004ko bigarren hiruhilekoan, salmentak %5,1 igo ziren, kopuru nominaletan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean. Hazkunde nominal horrek, kopuru errealetan, %4,0ko bilakaera dakar, hori ere positiboa.


2004ko lehenengo sei hilabeteetan, sektore honetako salmenten bilakaerak %3,8ko hazkunde nominala izan zuen, 2003ko lehenengo seihilekoaren aldean. Balio errealetan, lehen seihilekoaren hazkunde metatua %2,7ra iritsi zen.








Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) %3,7 hazi ziren balio nominaletan, aurtengo bigarren hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza %-0,1ekoa izan zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.


Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak %5,9 handitu ziren 2004ko bigarren hiruhilekoan, 2003ko aldi beraren aldean. Gehikuntza nominal hori, prezioen bilakaera kontuan hartuta, %6,2koa dugu, kopuru errealetan.


Txikizkako sektorearen salmenta nominalek bigarren hiruhilekoan izan zituzten hazkundeek antzeko erritmoa izan zuten hiru lurraldeetan: Araban %5,1, Bizkaian %4,9 eta Gipuzkoan %5,4 hazi ziren. Hazkunde horiek balio errealetara ekarrita ere oso hurbil daude elkarrengandik, Araban %3,7, Bizkaian %3,9 eta Gipuzkoan %4,4 hazi baitziren.


2004ko bigarren hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunen aldetik, urte arteko %2,5eko hazkundea izan zen (aurreko urteko hiruhileko beraren aldean) Euskal AEko guztizkorako. Herrialdeka, honakoak izan ziren datuak: Araban %1,6 gehitu ziren, Bizkaian %3,0 eta Gipuzkoan %1,9.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %5,1 hazi ziren 2004ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2004/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002636_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali