2004/10/28ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA 2004ko 3. hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %6,6 hazi ziren 2004ko hirugarren hiruhilekoan



Hirugarren hiruhilekoaren datu horiekin, 2004ko lehenengo hiru hiruhilekoetako hazkunde nominala %4,7an kokatu zen, aurreko urteko aldi beraren aldean.


Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2004ko hirugarren hiruhilekoan, salmentak %6,6 igo ziren, kopuru nominaletan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean. Hazkunde nominal hori, kopuru errealetan, %5,4ko bilakaera positiboa izan zen.


2004ko lehenengo bederatzi hilabeteetan, sektore honetako salmenten bilakaerak %4,7ko hazkunde nominala izan zuen, 2003ko aldi beraren aldean. Balio errealetan, lehen hiru hiruhilekoen hazkunde metatua %3,7ra iritsi zen.






Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) %5,8 hazi ziren balio nominaletan, aurtengo hirugarren hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza %2,5ekoa izan zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.


Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak %7,0 handitu ziren 2004ko hirugarren hiruhilekoan, 2003ko aldi beraren aldean. Gehikuntza nominal hori, prezioen bilakaera kontuan hartuta, %6,9koa dugu, kopuru errealetan.


Txikizkako sektorearen salmenta nominalek hirugarren hiruhilekoan izan zituzten hazkundeek erritmo berdina izan zuten Araban eta Gipuzkoan (%5,0, kasu bietan) eta gehiago hazi ziren Bizkaian (%7,9). Balio errealetan, antzeko hazkundeak izan ziren Araban (%3,6) eta Gipuzkoan (%3,8), eta are handiagoa Bizkaian (%6,8).


2004ko hirugarren hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunen aldetik, urte arteko %-0,2ko hazkundea izan zen (aurreko urteko hiruhileko beraren aldean) Euskal AEko guztizkorako. Herrialdeka, honakoak izan ziren datuak: Araban %0,5 gutxitu ziren, Gipuzkoan %0,3 eta Bizkaian ez ziren aldatu (%0,0).






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %6,6 hazi ziren 2004ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2004/10/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002687_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali