2004/07/22ko prentsa-oharra

HEZKUNTZAREN KONTUA 2001. URTEA



Hezkuntza-gastuak Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren %5 hartu zuen



Hezkuntzako ondasun- eta zerbitzu-gastua 2.145 milioi eurora iritsi zen Euskal AEn, hau da, biztanleko 1.020 €ko gastura.



Euskal AEn, hezkuntzako ondasun- eta zerbitzu-gastuak 2.145 milioi eurora iritsi ziren, hau da, biztanleko 1.020 euroko gastura eta BPGaren %5 hartu zuen, EUSTATek egindako 2001eko Hezkuntzaren Kontuen arabera. Gastu arruntak baliabideen %93,4 hartu zuten eta gainerako %6,6 kapital-eraketa gordinera bideratu zen.


Hezkuntzako gastu arruntaren partidarik garrantzitsuena “hezkuntza- eta prestakuntza-zerbitzuak” dira eta guztizko gastuaren %85,8 hartu zuten. Gainerako partidek eragin txikiagoa dute: jarduera osagarrien gastuek eta jantoki- eta garraio-gastuek guztizkoaren %2,1 eta %1,2 hartu zuten, hurrenez hurren; eskola-materiala eta liburuak erosteak eta hezkuntza-sistemaren administrazio orokorrak, berriz, guztizko gastuaren %1,2 eta %1,3 hartu zuten.







Hezkuntza-gastuaren zuzeneko finantzaketarren dagokionez, finantzaketa publikoaren zatiak guztizkoaren %78,4 hartu zuen eta gainerako %21,6 finantzaketa pribatuaren gain geratu zen.





Baina finantzaketa publiko eta pribatuaren arteko erlazio hori ez da berdina gastuaren partida guztietan: hezkuntza-zerbitzuen gastuaren %83 finantzaketa publikokoa da, baina gainerako jarduera arruntena (garraioa, jantokia, liburuak eta materiala) batez ere pribatua da: %64 pribatukoa eta gainerako %36 publikoa.


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila nabarmentzen da, zuzeneko finantzaketa publikoaren %78,6 bere gain hartzeagatik. Finantzaketa pribatuari dagokionez, familiak nabarmentzen dira, funts pribatuen %82,1 ekarri dutelako.


Instalazioak mantentzeari eta inbertsio berriei dagokienez, finantzaketa publikoak gastuaren %68 hartu zuen bere gain eta pribatuak, aldiz, %32.


Ikasleko gastu arrunta (inbertsioa kenduta) aldatu egiten da hezkuntza-maila eta/edo –zikloen eta hezkuntza-modalitateen arabera. Derrigorrezko hezkuntzak lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza (DBH) hartzen ditu eta ikasleko 4.349 euroko gastu arrunta izan zuen. Derrigorrezkoa ez den hezkuntzan, aldiz, ikasleko gastu arrunta 3.206 eurokoa izan zen. Hezkuntza-modalitateetako ikasleko gastu arruntaren abanikoa honakoa da: unibertsitate-hezkuntzaren 2.977 eurotik (Ikerkuntzako zatia kenduta) lanbide heziketako 6.184 eurora arteko.


Arlo honetan zaila da herrialdeen datu homogeneo alderagarriak lortzea, baina ELGEk gehien erabiltzen duen parametroa da “ikasleko gastua ikastetxean” (bestelako zentroetan, esate baterako enpresetan eta administrazioan ematen den prestakuntza alde batera utzita). Hurrengo grafikoan ageri den bezala, ikasleko gastuari dagokionez, Euskal AE Kanadaren, Italiaren, Alemaniaren eta Frantziaren azpitik dago, baina era berean Estatuko guztizkoaren gainetik (%31) dago.







Ohar metodologikoa: Hezkuntzaren kontuak ez ditu hartzen zientzia- eta teknologia-ikerkuntzako jarduerak (hezkuntzako ikerkuntza eta berrikuntza salbu) eta horregatik ez dira kontuan hartu ikerkuntza-jarduerei dagozkien unibertsitate-irakasleen soldata-zatiak.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
Tel.: +34-945 01 75 02. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Hezkuntza-gastuak Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren %5 hartu zuen

Eragiketa : 
Hezkuntzaren kontua
Eragiketa kodea : 
170117
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
CUENTA DE LA EDUCACION AÑO 2001
Eguneratze data : 
2004/07/22
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002625_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali