2004/07/23ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO EKAINA




Industri prezioak %0,2 jaitsi ziren 2004ko ekainean



Industri prezioen urte arteko bilakaera (2004ko ekaina 2003ko ekainaren aldean) %4,7ra iritsi zen.


2004ko ekainean, Euskal AEko industri prezioak %0,2 jaitsi ziren EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, ekaineko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %4,7 igo zen. Beste alde batetik, urteko lehen sei hilabeteetako industri prezioen bilakaerak %4,5eko hazkundea izan zuen, aurreko abenduaren aldean.



Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko ekainean, metalgintza eta metalezko gaiak (%0,7), janari-industria (%0,5), kautxua eta plastikoa (%0,2) eta makineria (%0,1) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan zituzten ekainean: petrolioa fintzea (%-4,6), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-1,1), larruaren eta oinetakoen industria (%-1,0), metalezko eta ez-metalezko meak (%-0,4), kimika-industria (%-0,3) eta garraio-materiala (%-0,2) sektoreek.


Urte arteko aldian (2004ko ekaina, 2003ko ekainaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%13,3), metalgintza eta metalezko gaiak (%10,9), metalezko eta ez-metalezko meak (%9,0), janari-industria (%4,3) eta bestelako manufakturak (%3,1) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-4,0), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-3,5) eta papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,9) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, ekainean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: prezioak igo zituzten bitarteko ondasunek (%0,5), kontsumo-ondasun iraunkorrak (%0,0) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak (%0,2) hartzen dituzten kontsumo-ondasunek (%0,2) eta ekipo-ondasunek (%0,1). Energiak, aldiz, %3,5 jaitsi zituen prezioak.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde nabarmenagoak agertu zituzten urte arteko aldian. Guztiek izan zituzten urte arteko gehikuntzak: energiaren prezioak %7,2 igo ziren, bitarteko ondasunenak %6,8, ekipo-ondasunenak %1,5 eta kontsumo-ondasunenak %2,2. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,9 igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %3,0.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: 14-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,2 jaitsi ziren 2004ko ekainean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002634_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali