2004/10/22ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO IRAILA




Industri prezioak %0,4 igo ziren 2004ko irailean



Industri prezioen urte arteko bilakaera (2004ko iraila 2003ko irailaren aldean) %6,6ra iritsi zen.


EUSTATek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,4 igo ziren 2004ko irailean. Datu horiek kontuan hartuta, iraileko urte arteko tasa, hau da, azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena, %6,6 igo zen. Beste alde batetik, urteko lehen bederatzi hilabeteetako industri prezioen bilakaera ere %6,5 hazi zen, aurreko abenduaren aldean.




Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko irailean, petrolioa fintzea (%2,5), metalgintza eta metalezko gaiak (%0,8), ez-metalezko industria (%0,2), bestelako manufakturak (%0,2) eta kautxua eta plastikoa (%0,1) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan zituzten irailean: larruaren eta oinetakoen industria (%-4,2), metalezko eta ez-metalezko meak (%-0,8), eta energia, gasa eta ura (%-0,6) sektoreek.


Urte arteko aldian (2004ko iraila, 2003ko irailaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%21,2), metalgintza eta metalezko gaiak (%14,8), metalezko eta ez-metalezko meak (%11,0), bestelako manufakturak (%3,5) eta elikagai-industria (%3,3). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-7,4) eta papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-1,9) sektoreek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, irailean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Bitarteko ondasunen (%0,5) prezioak eta bereziki energiarenak (%1,5) igo egin ziren eta ekipo-ondasunenak (%0,0) mantendu, baina kontsumo-ondasunenak osotara %0,1 jaitsi ziren. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak (%0,1) hamarren bat igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak bi hamarren (%-0,2) jaitsi.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Guztiek izan zituzten urte arteko gehikuntzak: energiaren prezioak %13,8 igo ziren, bitarteko ondasunenak %9,4, ekipo-ondasunenak %1,8 eta kontsumo-ondasunenak %1,5. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,1 igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,7.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: 14-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,4 igo ziren 2004ko irailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002683_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali