2004/08/24ko prentsaoharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO UZTAILA




Industri prezioak % 0,5 igo ziren 2004ko uztailean



Industri prezioen urte arteko igoera (2004ko uztaila, 2003koarekin alderatuta) % 5,0koa izan da.


Euskal AEko industri prezioak % 0,5 goratu dira 2004ko uztailean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, uztaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 5,0 hazi da. Beste alde batetik, urteko lehen zazpi hilabeteko bilakaerak —hau da, aurreko abendutik izandako bilakaerak— % 5,0ko handitze bera dakar.


Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekoetan



Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko uztailean, petrolioa fintzea (% 5,0) energia elektrikoa, gasa eta ura (% 0,9), metalezko eta ezmetalezko meak (% 0,9), Larruaren eta oinetakoen industria (% 0,4) eta Metalgintza eta metalezko gaiak (% 0,4) adarrek, besteak beste, gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak uztailean, aitzitik, honako sektore hauei dagozkie: kimikaindustria (% -0,4), elikagaiindustria (% -0,2), ehungintza eta jantzigintza (% -0,1), material elektrikoa (% -0,1) eta garraiomateriala (% -0,1).


2003ko uztailaren eta 2004ko uztailaren urte arteko epean, preziohazkunderik handienak petrolioa fintzea (% 14,7), metalgintza eta metalezko gaiak (% 12,1), metalezko eta ezmetalezko meak (% 9,0), elikagaiindustria (% 4,2) eta kimikaindustria (% 2,3) sektoreenak izan dira. Beste sektore hauetan, berriz, jaitsi egin dira prezioak: larruaren eta oinetakoen industria (% -5,0), energia elektrikoa, gasa eta ura (% 3,5), papera, argitalpena eta arte grafikoak (% -2,2), eta garraiomateriala (% 0,2).


Ondasunek helburu ekonomikoaren arabera duten sailkapen berriari jarraituz, sektoremultzo handietako prezioek uztailean aldakuntza hau izan dute: Bitarteko ondasunen prezioak igo dira (% 0,3), eta bereziki Energiarenak (% 3,6). Ekipoondasunen prezioak berdin mantendu dira uztailean (% 0,0), eta Kontsumoondasunenak % 0,2 jaitsi dira; horren barruan, kontsumo iraunkorreko ondasunetan, ez dira aldatu (% 0,0), eta kontsumo eziraunkorreko ondasunetan, aldiz, hiru hamarren jaitsi da (% -0,3).


Ondasuntalde handi horietako prezioen bilakaerek aldeak ageri dituzte urte arteko aldian. Guztietan egon da urte arteko hazkundea: Energiaren prezioa % 8,2 igo da; Bitarteko ondasunena, % 7,6; ekipoondasunena, % 1,4; eta kontsumoondasunena, % 1,6; horren barruan, kontsumo iraunkorreko ondasunena % 0,9 hazi da eta kontsumo eziraunkorreko ondasunena, % 2,0.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: 14-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak % 0,5 igo ziren 2004ko uztailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002646_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali