2004/09/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO ABUZTUA




Industri prezioak %0,6 igo ziren 2004ko abuztuan



Industri prezioen urte arteko bilakaera (2004ko abuztua 2003ko abuztuaren aldean) %6,0ra iritsi zen.


Euskal AEko industri prezioak %0,6 igo ziren 2004ko abuztuan, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %6,0 igo zen. Beste alde batetik, urteko lehen zortzi hilabeteetako industri prezioen bilakaera ere %6,0 hazi zen, aurreko abenduaren aldean.




Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko abuztuan, energia elektrikoa, gasa eta ura (%3,0), petrolioa fintzea (%2,2), larruaren eta oinetakoen industria (%2,2), metalezko eta ez-metalezko meak (%1,2) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%1,0) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan zituzten abuztuan: elikagai-industria (%-0,6), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,2) eta zurgintza (%-0,1) sektoreek.


Urte arteko aldian (2004ko abuztua, 2003ko abuztuaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: metalgintza eta metalezko gaiak (%14,6), petrolioa fintzea (%14,0), metalezko eta ez-metalezko meak (%13,1), elikagai-industria (%3,6) eta bestelako manufakturak (%3,2). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-4,0), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-1,8) eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%-0,8) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, abuztuan, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: ekipo-ondasunen eta bitarteko ondasunen prezioak igo egin ziren (%0,2 eta %0,6, hurrenez hurren) eta bereziki energiarenak (%2,4), baina kontsumo-ondasunenak osotara %0,2 jaitsi ziren. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak (%0,0) mantendu egin ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak 4 hamarren (%-0,4) jaitsi ziren.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Guztiek izan zituzten urte arteko gehikuntzak: energiaren prezioak %8,8 igo ziren, bitarteko ondasunenak %9,3, ekipo-ondasunenak %1,8 eta kontsumo--ondasunenak %1,5. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,9 igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,8.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: 14-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,6 igo ziren 2004ko abuztuan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002659_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali