HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Informazio-teknologiako...

2004/07/14ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI): ENPRESAK 2004. urtea



Informazio-teknologiako ekipamenduek hobera egin dute Euskal AEko enpresetan 2004an, baina 2003an baino gutxiago



Interneteko sarreren erdia baino gehiago ADSL lineen bidez egiten dira


Informazioaren gizartearen gainean Eustatek enpresetan egindako inkesta honetan, 2004. urtea hastean, Euskadiko enpresek duten informazioaren teknologietako ekipamenduak hobetu egin direla ageri da. Orokortu egin da teknologia horien erabilera enpresa horietako langileen artean, bereziki Interneten sartzeari eta posta elektronikoa erabiltzeari dagokienez.


Aurreko urtearen aldean, IKT -Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak- ekipamenduek hazkunde neurritsuagoak izan dituzte Euskadiko enpresetan. Beraz, Interneteko sarbidea edo posta elektronikoa dutenak ehuneko 3 puntu inguru hazi dira, 2003koen erdia. Ordenagailua edo web orria dutenak 2 puntu gehitu dira eta 2003an 4 pasa gehitu ziren, esaterako PCa zutenenak. Sakelako telefonoa duten enpresen ehunekoa, aldiz, ia bera da.





Lurraldez lurralde, datuek igoera handiagoak erakutsi dituzte Araban ordenagailu pertsonalen eta web orrialdeen kopuruan, %3,3 eta %2,7, hurrenez hurren; Bizkaian, aldiz, posta elektronikoan (%3,7) eta Gipuzkoan Interneteko sarreretan (%3,6). Sakelako telefonoari dagokionez, Araban %3,1 igo da, baina gainerako lurraldeetan jaitsi egin da apur bat.






10 enplegatu baino gutxiagoko enpresak erritmo handiagoan hazten dira IKT ekipamenduetan.


Establezimenduen tamainaren aldagaiak establezimenduen arteko funtsezko ezberdintze-elementu bat sartzen du eta aldagai horri dagokionez, tamaina txikieneko establezimenduek (0-9 enplegatu) jarraitzen dute guztietan ekipamendurik apalena izaten. Zifrarik kaskarrena: %13,3k du web orria. Zifrarik onena: %62,2k dute sakelako telefonoa. Tarteko zifra gisa, %39,1ek du posta elektronikoa, %42,6k Interneteko sarbidea eta %57,1ek ordenagailua. Hala ere, aldeak txikitzen doaz gainerako enpresen aldean dituzten hazkunde-tasa handiagoen eraginez, maila nahiko apalagoetatik hasita ere. Sakelako telefonoak antzera dirau, baina gainerakoak ehuneko 2 eta 3 puntu hazi dira, aurreko urtearen aldean.


Bestalde, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen batez bestekoa honako zifretan mugitzen da: %55,8k dute web orria, %96,2k ordenagailua, %80,6 lortu dute sakelako telefonoetan, %87,9 posta elektronikoan eta %88,1 Interneteko sarbideetan. Enplegu-tamaina horretan, aurreko urtearen aldean 4,1 ehuneko-puntu hazi diren web orriak alde batera utzita, hazkundeak txikiagoak izan dira tamaina txikiagokoetan baino: 1,5 ehuneko-puntu inguru lortu dute E-mailean eta Interneteko sarreretan eta berean iraun dute sakelakoek eta ordenagailuek.


Konparazioa egitean teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuak kontuan hartuta, aldeak asko txikitzen dira. Izan ere, establezimendu txikiek gehiago aurreratu dute, eta handietan enplegatuen zati batek baino ez du enpresako ekipamenduak erabiltzeko aukera. Horrela, 0 eta 9 enplegatu arteko establezimenduetako landunen %50,2k erabiltzen du ordenagailua eta 10 enplegatu edo gehiagokoetan, berriz, %54,8k. Halaber, txikietan %36,0k du Interneteko sarbidea, handietako %40,1en aldean, eta posta elektronikoa %33,3k handietako %41,7en aldean.


Interneteko sarbidedun 9 enplegatu baino gehiagoko enpresetan, %70 baino gehiago sartzen dira ADSL bidez.


Euskadiko enpresen %45,9ek Interneteko sarbidea du. Sarbideen artean, urtetan ehuneko-hazkunde handiak izan ondoren, ADSL lineak dira lehenengo aldiz aukerarik erabiliena eta sarrera guztien %53,3 hartu dute, 13,3 ehuneko-puntu igo ondoren.


Modemdun telefono-linea arruntak bigarren aukera dira eta guztizkoaren %42,0 hartzen dute, 7,3 puntu jaitsi ondoren. ISDN lineak beste 3,7 puntu jaitsi eta %11,6 hartzen dute eta azkenik, bestelako konexioek %5,4 hartzen dute.







10 enplegatu eta gehiagoko enpresen artean, %88,1k Interneteko sarrera dute. ADSL lineen erabileraren gorakada are nabarmenagoa da 10 enplegatu eta gehiagoko establezimenduak aztertuz gero: horietan, Internetera sartzeko bide nagusia dira eta %70,2k erabiltzen dituzte. Urrutitik jarraitzen diete modema erabiltzen dutenek (%24,4), ISDN lineek (%16,8) eta gainerako lineek (%11,0).


10 enplegatu eta gehiagoko Euskadiko enpresen erdiak baino gehiagok dauka web orria.


Web orria duten enpresei dagokionez, hazkundea nabari da, dela euren weba dutenen artean, %10,9 baitira dagoeneko, dela besteren zerbitzarian ostataturiko orria dutenen artean (%5,5). Ondorioz, Euskal AEko enpresen guztizkoaren %16,4k web orria du.


Berriro ere establezimenduaren tamainari erreparatuta, euren web orria duten 10 enplegatu eta gehiagoko establezimenduak %36,8 dira dagoeneko eta besteren zerbitzarian ostatutako web orria dutenak %19,0. Honenbestez, mota horretako establezimenduen erdiak baino gehiagok (%55,8k) web orria dute.


2003an merkataritza elektronikoa apur bat gehitu zen, baina pisu espezifiko urria du oraindik ere Euskadiko enpresetan


Oraindik ere Euskadiko establezimenduek ez dute gehiegi erabiltzen posta elektronikoa. Sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (EDI, datu truke elektronikoa) bidez erosten edo saltzen duten establezimenduen kopurua apala da oraindik ere, eta zenbatespen estatistikoaren balioa ez da segurua eta errore-marjina zabala du.


Dena dela, ikus dezakegu zertxobait hazi dela merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduen ehunekoa: %4,4 ziren 2002an, eta %5,1 izan dira 2003an. Gehikuntza horren arrazoiak bi dira: batetik, bide elektronikoetatik erosten duten enpresak gehitu egin dira eta %4,3 dira dagoeneko; eta bestetik, neurri txikiagoan bada ere, bide beretik saltzen duten enpresak ere gehitu egin dira eta %1,4ra iritsi dira.


Egindako kalkuluen arabera, 8.700 dira Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak. Establezimendu horiek bide horretatik egiten dituzten erosketak guztizko erosketen %17,4 hartzen dute eta salmentek, guztizko salmenten %20,6.


10 enplegatu eta gehiagoko enpresen %10,9k merkataritza elektronikoa egiten dute, %8,7k erosketa elektronikoak eta %3,7k salmenta elektronikoak.


Jarduera-sektoreka, nagusi ageri dira merkataritza elektronikoaren erabileran, material elektrikoa eta papera eta arte grafikoak sektoreak, eta horietan establezimenduen %13 baino zertxobait gehiagok erabiltzen dute. Halaber, kimika-industria eta garraio-materiala sektoreek ere %10a gainditu dute. Zerbitzu-sektorean, banka eta aseguruak nabarmentzen dira eta beren establezimenduen %12,1ek egiten dute merkataritza elektronikoa.












Ohar metodologikoa: Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta (IGI-enpresak) laugarren aldiz egin du Eustatek 2004ko lehenengo hiruhilekoan, lehen sektorea ez den edozein jarduera-sektoretako Euskadiko enpresei zuzenduta. Inkesta honen bidez, datu hauek jakin nahi dira: informazioaren eta komunikazioen teknologietan (IKT) enpresek dituzten ekipamenduak; Internet nola erabiltzen duten; eta merkataritza elektronikoaren garrantzia. Euskal AEn kokatutako 7.500 establezimenduko lagina du oinarri inkestak.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
Tlf:+34-945-01 75 07 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Informazio-teknologiako ekipamenduek hobera egin dute Euskal AEko enpresetan 2004an, baina 2003an baino gutxiago

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2004
Eguneratze data : 
2004/07/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002617_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali