HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Lau jaiotzatik hirutan...

2004/09/28ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2004ko lehenengo hiruhilekoa



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gora ditu



Jaiotakoen erdia baino gehiago lehenengo seme-alabak izan dira.



EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikako 2004ko lehen hiruhilekoko datuetan, 4.554 jaio jaso ziren, hots, iazko aldi berean izandakoen antzeko kopurua. Lurraldeka, Araban 636 ume jaio ziren, %7ko hazkundearekin; Bizkaian 2.350 jaiotzarekin, hazkundearen ehunekoa %1ean kokatu zen. Gipuzkoan, berriz, %3 jaitsi zen, 1.568 jaiotzarekin.



Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2004ko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.562 ume, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.713 (%37,6) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %6,1era iritsi ziren. Bizkaian (%42,8), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%43,7) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde historiko horretan baino ez zen gertatu.



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean izan baitziren erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 3539 urte artekoa (%26,8); 2529ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %18,1 ekarri baitzuen. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %5,5 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %3,4 besterik ez zuen ekarri.



Ama ezkongabe gehiago



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %20,3 hartu zuten, eta puntu erdi igo ziren 2003ko lehenengo hiruhilekoaren aldean. Bizkaia (%21,1) izan zen Euskal AEko kopuru orokorra baino handiagoa izan zuen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina umeak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, 25 urtetik beherakoak baitziren ama ezkongabeen %17,4.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gora ditu

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2004/09/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002661_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali