2004/10/15eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2004ko 3. hiruhilekoa



Udan 6.500 landun gehiago eta 4.200 langabe gutxiago Euskal AEn


2004ko hirugarren hiruhilekoan langabezia-tasa %7,6koa izan zen, Eurogunean eta EU-25en lortutakoa baino ia puntu eta erdi txikiagoa



Eustatek zabaltzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko Inkestaren arabera, 2004ko hirugarren hiruhilekoko lan-merkatuaren datuetan, 908.200 landun zenbatu ziren, aurreko hiruhilekoan baino %0,7 gehiago. Bestalde, langabezia-tasa aurreko hiruhilekoko %8tik %7,6ra jaitsi zen. Datu horiek finkatu egin zuten 2004ko bigarren hiruhilekoan ikusitako joera, hau da, landunak gehitzen doaz eta langabeak gutxitzen.


2004ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz, langabeak 4.200 gutxitu ziren eta langabezia-tasa 0,4 ehuneko-puntu jaitsi zen. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa %55ean kokatu zen.


Gizonezkoen langabezia-tasa %6,2ra jaitsi zen (hiru hamarren) eta emakumeena ere, askoz ere altuagoa izan arren (%9,4koa), zazpi hamarren jaitsi zen. Gazteen langabezia-tasa 2,4 ehuneko-puntu hazi zen eta 16tik 24 urtera bitarteko bost gazte aktibotik bat harrapatu zuen (%22,2 ).


2004ko hirugarren hiruhilekoko Euskal AEko langabezia-tasa Eurogunekoaren azpitik kokatu zen, ia hamarren bat eta erdi beherago. EUROSTAT- Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2004ko abuztuan, langabezia-tasa %9an mantendu zen gune honetan. Europar Batasun guztiko tasa, hots 25 herrialdeak kontuan hartuta lortutakoa, Eurogunekoaren berdina izan zen.


Langabezia-tasa jaitsi egin zen hiru lurralde historikoetan


Gizonezko langabeen kolektiboak 35.100 lagun hartu zituen, 1.600 gutxiago. Emakumezkoen artean, 2.600ek utzi zioten langabe izateari azken hiruhilekoan eta orain 39.200 dira langabeak. 25etik 44 urtera bitartekoen taldea nabarmen jaitsi eta 2.900 langabe galdu zituen, eta are gehiago 45 urte eta gehiagokoena (-3.600).


Langabeak 74.300 izan ziren 3. hiruhilekoan, eta hiru herrialdeetan gutxitu ziren. Bizkaian 42.300 lagun zeuden langabezian, orain dela hiru hilabete baino 2.300 gutxiago, hala ere %8,3ko langabezia-tasa hiru lurraldeetan altuena izan zen. Araban, 7.500 izan ziren langabetuak, 1.500 lagun gutxiago, eta tasa %5,2ra jaitsi zen. Gipuzkoak 500 langabe galdu zituen, langabeziak 24.400 laguni eragin zien eta langabezia-tasa %7,4ra iritsi zen.


Bestalde, gehitu egin ziren 16 urtetik 24ra bitarteko gazte taldeko langabetuak (+2.300).



Landunak gehiago izan ziren hiruhileko honetan ere. Hiru herrialdeak batu ziren enplegu-sorkuntza garbira 2004ko hirugarren hiruhilekoan


Landunak 908.200 izan ziren, duela hiru hilabete baino 6.500 gehiago. Hiru lurraldeetan gehitu zen okupazioa: Bizkaiak 3.200 enplegu gehiago izan zituen, Gipuzkoak 2.400 gehiago eta Arabak 900 gehiago. Biztanleria landunaren igoerak, sexuari dagokionez, gizonezkoei zein emakumezkoei eragin zien, baina emakumeen okupazioak bilakaera hobea izan zuen, aurreko hiruhilekoan baino 4.700 landun gehiago izan baitziren.




Industriak 5.900 enplegu sortu zituen eta zerbitzu-sektoreak 3.600 gehiago


2004ko bigarren hiruhilekoaren aldean, industriako landunak 5.900 gehiago izan ziren eta zerbitzu-sektorekoak 3.600 gehiago. Eraikuntzak ia-ia aurreko emaitza bera izan zuen eta lehen sektoreak 3.000 landun galdu zituen.


Landunen tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanleen kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %64,4koa izan zen, hots, hiru hilabete lehenago baino lau hamarren handiagoa. Tasa hori gizonezkoentzako %74,9koa izan zen eta emakumezkoentzako, berriz, %53,9koa.


Lurralde historikoka, landunen tasarik altuena Arabak izan zuen berriro ere, %67,4koa, eta puntu erdi hasi zen. Gipuzkoak %67,5eko tasa lortu eta ehuneko 6 hamarren gehitu zituen. Azkenik, Bizkaiak izan zuen tasarik baxuena, %61,8koa, eta ehuneko 0,4 puntu hazi zen 2004ko bigarren hiruhilekoaren aldean.


Erreferentzia gisa etxeak hartuta, 2.500 gutxiago izan ziren kide aktibo guztiak langabezian zituztenak eta kide aktibo guztiak lanean zituztenak ez ziren kopuruz aldatu.


Zerbitzuen sektorean 13.400 enplegu garbi sortu ziren 2003ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, baina gainerako sektoreetan 10.200 desagertu ziren


Landunak 3.200 gehiago izan ziren, urtebete lehenago baino, hau da, %0,35 gehiago. Landunen tasan ehuneko 2 puntuko igoera izan zen emakumezkoentzat, eta gizonezkoentzat, aldiz, 1,2 puntuko jaitsiera. Lurralde historikoka, azken hamabi hilabeteetan, Bizkaiko (zortzi hamarren) eta Gipuzkoako (0,1 puntu) tasak hazi egin ziren, eta Arabakoa, ostera, zortzi hamarren jaitsi zen, 2004ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.


Azken urtean, zerbitzu-sektoreak 13.400 enplegu garbi sortu zituen. Hala ere, Industriak pisua galtzen jarraitu eta 1.400 landun galdu zituen; Nekazaritzak 3.200 eta Eraikuntzak-5.600. Aldi horretan, landunen tasa lau hamarren hazi zen.


Langabezia-tasa puntu erdi jaitsi zen azken urtebetean


Azken urtean, langabezia-tasa puntu erdi jaitsi zen Euskal AEn. Sexuaren arabera, emakumezkoetan puntu eta erdi jaitsi zen, eta gizonezkoetan, hamarren bat igo. Gazteen langabezia-tasa ehuneko 1,1 puntu igo zen eta 15 urtetik 44ra bitarteko taldeak puntu bat galdu zuen. Langabezia-tasa 2,2 ehuneko-puntu jaitsi zen Araban eta zazpi hamarren Gipuzkoan. Bizkaian berriz, bere horretan mantendu zen.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª José Santamaría Gallardo
Tel.: +34-945 017 533. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Udan 6.500 landun gehiago eta 4.200 langabe gutxiago Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3er trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2004/10/15
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002681_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali